Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako, Arrasateko, Eskoriatzako eta Oñatiko udalek lanerako joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea sustatzeko programa jarri dute martxan. Aisialdian ibiltzeaz gain, lanera egiten ditugun joan-etorriak ere oinez edo bizikletaz egin daitezke. Onurak ditu herritarren osasunean, ingurumenean eta hirigunean. Gure herriak egokiak dira horretarako: lantegiak gune handitan elkarturik daude, bizilekuetatik gertu eta gainera, bidegorri sareak lantokiak eta bizilekuak lotzen ditu. Bien arteko joan-etorriak oinez edo bizikletan modu eroso eta seguruan egin daitezke, autoa hartu beharrik gabe. Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainera,  lantegien artean bizikletan aparkalekuak  banatu ditu.

Mugi gaitetzen bizikletaz edo oinez lanera joateko!

Bizikletan ibiltzeko ohiturarik ez baduzu ere,  geuk lagunduko dizugu!

Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatin, lanera bizikletan!