Lanera Bizikletan

Atrás

ASTIGARRAGA ETA HERNANI ARTEKO BIDEGORRI OSATZEKO FALTA ZEN ZATIA IREKI DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK

400 METROKO BIDEGORRIA IREKITA, DONOSTIA-URNIETA IBILBIDE OSOA EGIN AHAL IZANGO DA BIDEGORRITIK

GFAk Astigarraga eta Hernani bidegorri bidez lotzeko falta zen zatiaren eraikuntza amaitu berri du, eta jada irekita dago erabiltzaileentzat. Iazko apirilean ireki zuen Hernaniko Karabel-Portu bidegorria, eta orain Astigarraga eta Hernani arteko 400 metroko bidegorri hau irekita, Donostia eta Urnieta arteko ibilbide ia osoa bidegorritik egin ahal izango dute txirrindulariek (Ergobian 200 metroko tartea baino ez da falta egiteko, hain zuzen, Astigarragako Udalak Tranbia Ibilbidea moldatzeko egin behar dituen lanen baitan egin beharrekoa).

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lan honen kostua 600.000 € ingurukoa izan da eta lanak Amenabar enpresak egin ditu. Bidegorri zatiaren ezaugarri nagusiei dagokionez, honako hauek dira:

  • 400 metro eraiki dira, Ergobia auzoko, Oialume errekaren paretik, Astigarraga eta Hernani arteko mugatik gertu, Astigarragako bidegorriarekin bat eginez, eta Martindegiko bi biribilguneak pasata, HernaniHernani Astigarrago bidegorriara doan bidegorriarekin bat egiten du.
  • Bidegorria 4,5 metro zabal da ibilbide gehienean.
  • Lehenengo zatian errepidearen eskuineko aldetik  (Hernaniko norabidean jarrita) doa bidegorria, eta Martindegiko bidegurutzea igaro bezain pronto ezkerraldera pasatu eta bertatik eginten du bidea, alde horretan Hernaniko bidegorriarekin bat egin arte.
  • Martindegiko bidegurutzearen inguruan (bidegorria ezkerraldera pasatzen den puntuan), Martindegi auzoarekin oinezkoentzat lotura egokitu eta hobetu da.
  • Bidegorriaren lanak egitearekin batera Sansanategi baserrirako orain arteko sarrera-irteerak aldatu dira, egoera hobetuz eta bidegorriarekin bateragarri eginez.

Iturria: Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak, Gipuzkoako Foru Aldundia

Comentarios
URL de Trackback:

No hay ningún comentario aún. Sea usted el primero.