Lanera Bizikletan

Atrás

Bizikleta elektrikoak erosteko diru-laguntzak

Bizikleta elektrikoen erabilera areagotzen ari da azken aldi honetan eta lanera joateko aukera paregabea bihurtu da. Distantzia handiagoak egin daitezke esfortzu gutxiago eginez, batez ere lantokira iristeko aldapan gora egin behar bada!


Ba al dakizue diru-laguntzak daudela honelako bizikletak erosteko?


EEE/EVE (Energiaren Euskal Erakundea): 2014-11-15ean itxi zen urte honetarako diru-laguntza deialdia. 2015ean deialdia berrituko da baina agian 2015eko maiatza izan daiteke kaleratzen denerako. Dena den, urtarriletik ordu-arte egiten diren erosketetan atzeraeraginezko izaera izango du. Faktura aurkeztuz gero, diru-laguntza emango da: gastuaren %20a arte, gehienez 300 € izan daitezkeelarik. Eskaera erosleak bideratu behar du faktura aurkeztuz.

PIMA aire (“Plan de Impulso al Medio Ambiente”): Espainiako gobernuak martxan jarritako plana ibilgailu hibrido eta elektrikoen erosketa sustatzeko (furgonetak, autoak, motoak eta bizikletak). Bizikleten kasuan, diru-laguntza 200 € takoa da. Eskaera egiteko epea, martxan jartzen denetik (2014ko abenduaren 1a), horretarako dagoen dirua agortu arte izango da. Oraingoan 4. plana jarri berria da martxan. Eskaera hau denden bidez bideratu behar da, baina askotan dendetan ez dute izaten honen berririk.

Gehiago jakiteko: Real Decreto 989/2014, de 28 de noviembre, por el que se regula la concesión directa de ayudas del Plan de Impulso al Medio Ambiente “PIMA Aire 4″ para la adquisición de vehículos comerciales, vehículos de gas y bicicletas de pedaleo asistido por motor eléctrico.

Ohar garrantzitsua: Biak eska daitezke!

Comentarios
URL de Trackback:

No hay ningún comentario aún. Sea usted el primero.