Atzealdea

"Gipuzkoatik bizikletaz" liburuxka gaur kaleratuko dugu

Gaur ostegunean, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak Bizikletaren Mundu Eguna dela eta editatu diren 2.000 liburuxka banatuko ditu, Gipuzkoako foru-bidegorrien hainbat puntutan, bizikleta bidez banaketa egiten duen Txita enpresaren bitartez. Liburuxka horietan, Gipuzkoa Bizkaiarekin, Arabarekin, Nafarroarekin eta Iparraldearekin bizikleta bidez lotzeko bideak erakutsiko dituen mapa bat, bizikleta hartu aurretik kontuan izan beharreko hainbat gomendio praktiko eta lurralde diferentetako herritarren artean txirrinduari lotutako terminologia partekatzeko hiztegi hirueledun txiki bat aurkituko ditugu.

 

Marisol Garmendiak azpimarratu bezala, "Gipuzkoa Nafarroarekin eta Pirinio Atlantikoekin mugaz gaindiko Ederbidea izeneko proiektu bat partekatzen ari da, hiru lurralde horiek bidegorri bidez lortzeko. Horregatik, egokia iruditu zaigu argitalpen hau hiru hizkuntzatan egitea, elkarren arteko lanari jarraipena emanez, eta gure ingurune hurbilean garraiobide iraunkor eta osasuntsu gisa bizikleta aukeratzen duten pertsonen arteko ezagutza eta komunikazioa erraztuz”.

 



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter