Atzealdea

Aldundiak Eibar-Maltzaga bidegorria eraikitzeko proiektua onartu du. Era horretan, Elgoibarrekin lotzeko bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea osatuko da.

Debabarrena eskualde osoan mugikortasun iraunkorrerako eta osasuntsurako funtsezkoa den ia bi kilometroko bidegorri-tarte honen eraikuntza-lanak 2019ko udaberrian hasiko dira.

 

Gobernu Kontseilu bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak Azitain-Maltzaga bidegorriaren eraikuntza-proiektua onartu du. Ia bi kilometro izango dituen tarte horretan egin beharreko lanek 5.171.494,07 euroko aurrekontua dute. 2019ko udaberrian —obrak lizitatzeko prozesua amaitu ondoren— eraikitzen hasiko diren tarte horretako lanek bizikletentzako eta oinezkoentzako Eibar eta Elgoibar arteko bidea osatuko dute. Obra hori erabakigarria da, Debabarrenako mugikortasun iraunkorrerako eta osasuntsurako, Eibar-Maltzaga-Elgoibar ardatza —eskualde honetako herritarrek askotan eskatutako ibilbidea— behin betiko osatuko duelako.

Marisol Garmendia diputatuak adierazten duen moduan, “proiektu hori onartzea behin betiko urratsa da Debabarrenako bi herrigune nagusiak lotu ahal izango dituzten lanak hasteko. Honakoa Aldundiaren apustu estrategikoa da eskualde honetan mugikortasun iraunkorra eta osasungarria eta bizikletaren erabilera sustatzeko.  Eraikitzen hasteko zailtasun handiak gainditu behar izan ditugu, ibilbidean dauden azpiegiturek eta orografiak tarte honen eraikuntza oso erronka zaila bihurtu dutelako. Baina Debabarrenako herritarren eskaera historiko bat zenez, haiei erantzuten saiatu gara, eta, azkenean, lortu dugu Eibar eta Elgoibar artean oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bat eraikitzea, bertako bizilagun guztiek gozatzeko”.

Bidegorri honi esker Eibar eta Elgoibar arteko lotura osatuko da. Bi udalerri horien arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako konexioa gogo biziz espero dute bi udalek eta bertako herritarrek.  Eskaera horri erantzunez, Aldundiko Mugikortasun Departamentuak bere garaian teknikoki gauzatzeko zeuden zailtasunengatik etenda geratu zen proiektu bati berriro ekin dio eta bide hori eraikitzeko soluzioak aurkitu ditu. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua gaur berretsi ondoren, lanak egiten hasteko baimena eman du.

Zailtasun teknikoak kontuan hartuta eta hainbat aukera aztertu ondoren, azken proiektuaren arabera, ibilbidearen lekurik korapilatsuenean —Euskotrenen trenbidearen parean— % 6ko malda izango duen pasagune bat eraikiko da. Guztira, tarte horretan 5 pasagune egongo dira, horietako bi 80 metro baino gehiagokoak. Pasagune horiek, alde batetik, Ego ibaia eta, bestetik, Deba ibaia eta GI-627 errepidea gurutzatuko dituzte. Tarteak bi kilometro inguruko luzera izango du eta, ia ibilbide osoan, hiru metro inguruko zabalera. Nahikoa bizikletek eta oinezkoek espazioa erosotasunez partekatzeko. Jarduera hau  2014-2020 Euskadiko FEDER-a Programa Eraginkorraren esparruan Eskualdeko Garapeneko Europako Hondotik kofinantzatuta dago.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter