Atzealdea

Aldundiak emakumeek bizikleta erabiltzea sustatzeko ekimenak bultzatuko ditu aurten ere

Mugikortasuneko foru-departamentuak Kalapie eta Bizikume elkarteekin elkarlanean jarduten du emakumeei zuzendutako askotariko jarduerak egiteko (bizikleta-irteerak, ikastaroak eta tailerrak), “Gaur nire txanda da” ekimenaren baitan.

Ekimenak “Guztiok Mugituz” eta “BikeFriendly” sariak jaso zituen Gipuzkoako emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeagatik, mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta inklusiboa bultzatzeko helburu estrategikoaren baitan.

 

Marisol Garmendia buru duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak, Kalapie eta Bizikume elkarteekin batera, bigarren urtez jarraian sustatuko du mugikortasun iraunkorra eta emakumeen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko “Gaur nire txanda da” ekimena. Uztaileko, abuztuko eta iraileko hainbat asteburutan egingo den jarduera horren helburua da emakume txirrindulariak bistaratzea eta ahalduntzea, eta emakumeek eguneroko bizitzan bizikleta gehiago erabil dezaten sustatzea.

Garmendia diputatuak adierazi duenez “Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez funtsezkoa da Gipuzkoako herritarrak eguneroko bizitzan garraiobide iraunkor eta osasungarri moduan bizikleta erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzen jarraitzea, baina are garrantzitsuagoa da berdintasunaren eta emakume txirrindulariak bistatzearen testuinguruan egitea; izan ere, emakume txirrindularien kolektiboa oso txikia da Gipuzkoan eta bertako bidegorrietan, eta hori dela eta, Kalapie eta Bizikume bezalako elkarte eta kolektiboekin elkarlanean jardun behar dugu gero eta emakume txirrindulari gehiagok erabil dezaten, arlo guztietan, bizikleta eguneroko joan-etorrietarako nahiz kirolerako eta aisiarako”.

Gipuzkoako bidegorri-sarea erabiltzen duten txirrindularien generoaren araberako banaketan desoreka nabarmena hautematen da: % 84 gizonezkoak dira eta % 16 emakumezkoak. Alde horretatik, Garmendia diputatuaren esanetan, “zentzugabea den desoreka hori murrizteko erabaki irmoa dugu. Emakumeok mugikortasun iraunkorrari eta osasungarriari lotu behar gatzaizkio, eta gizonek bezala erabili behar dugu bizikleta, batez ere kontuan hartuta garraio publikoa gehien erabiltzen dugunak eta, alde horretatik, gehien kontzientziatuta gaudenak garela. Gainditu egin behar da % 16 hori, eta gaur aurkeztu duguna bezalako ekimenak, hitzaldien, tailerren, bizikleta-irteeren eta abarren bidez, lagungarriak izan daitezke mugikortasunaren arloan beste ohitura batzuk sustatzeko eta emakumeak Gipuzkoan bizikleta gehiago erabiltzera bultzatzeko”.

Ekimena saritu egin zuten “Guztiok Mugituz” sariaren bigarren edizioan, Gipuzkoako emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeagatik, mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta inklusiboa bultzatzeko helburu estrategikoaren baitan. “Gaur nire txanda da” ekimena BikeFriendly Sarietan saritu zuen Bizikletaren aldeko Hirien Espainiako Sareak, “Hezkuntza eta Sustapena” kategorian, hezkuntzaren, estimuluaren, komunikazioaren edota informazioaren eremuetan herritar guztiei zuzendutako eta bizikleta egunero erabiltzea eragozten duten oztopo eta aurreiritzi guztiei aurre egiteko ekintzak gauzatzeagatik.

“Gaur nire txanda da” ekimenaren bigarren edizio honetako jarduerak honela banatuko dira:

 

Emakumeentzako bizikleta-irteerak Gipuzkoako bide berdeetatik + biderako mekanika-ikastaroa + hamaiketakoa:

 

Bidasoako Bide Berdea (Irun) …………………………………….  Ekainak 23

Plazaolako Bide Berdea (Andoain) ………………………………  Uztailak 28

Arditurriko Bide Berdea (Oiartzun) ……………………..……….  Irailak 15

 

Trebakuntza eta segurtasun ikastaroa emakumeentzat (Zumarraga; hirikoa).  Ekainak 2

Hiriko + mendiko bizikletako trebakuntza-ikastaroa emakumeentzat (Donostia). Ekainak 15

Trebakuntza eta segurtasun ikastaroa emakumeentzat (Donostia; hirikoa). Irailak 14

 

Jarduera guztietan izen-ematea doakoa izango da, baina plazak mugatuak dira. Izena emateko e-mail bat bidali behar da gaurniretxanda@gmail.com helbidera, edo mezu bat whatsap bidez 656 761911 telefono-zenbakira. Izena ematen duten emakume guztiei bandana bat emango zaie opari parte hartzeagatik.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter