Atzealdea
Altzibar-Karrika bidegorri sarea hobetzeko hitzarmena Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean
185.000 €ko laguntza lan hauetara bideratuko da.
Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaialdea biziberritzeko egitasmo integralaren baitan, aurten hirugarren urtez hitzarmena sinatu dute.
185.300 € jasoko ditu Oiartzungo Udalak bidegorri sarea hobetzeko eta berritzeko. Diru hori Altzibar-Karrika arteko bidegorria hobetzeko eta luzatzeko egitasmo zehatzera bideratuko dugu.
Proiektuaren prestaketa lanak dagoeneko martxan daude. Lanak udazken aldera hastea aurreikusten da.
comments powered by Disqus