Atzealdea

BERGARA: Apirilean VII. Bizikleta Jardunaldiak ospatuko dira

Apirilean zehar Bergarako VII. Bizikleta Jardunaldiak egingo dira.

Apirilaren 14tik 27ra bitartean 'Bizikletan ibiltzen ikasi nahi?' ikastaroa egingo da Labegaraietan. Egun horietan astebarruan zein asteburuetan 10:00etatik 12:00etara izango da ikastaroa; guztira, bi orduko sei saio. Izena emateko azkeneko eguna apirilak 12a izango da, eta horretarako Udaleko Kirol Zerbitzuetara jo beharko da.

Apirilaren 17an, Zigor Gartziak diaporamak emango ditu herriko hainbat eskolatan.

Eta, azkenik, apirilak 19, Bizikletaren Nazioarteko Eguna izanik, hainbat ekintza izango dira: besteak beste, Eskolara bizikletaz deialdia, bizikleta jolasak ikastetxeetan eta marrazki erakusketa.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN



comments powered by Disqus