Atzealdea

BIZIKLETAREN ALDEKO UDAL-ESPERIENTZIEN II. Jardunaldiak Donostian

Datorren Otsailaren 26an Donostian Bizikletaren aldeko udal esperientzien II. Jardunaldia ospatuko da.

Jardunaldi honen helburua da topaleku eta eztabaidarako foro bat eskaintzea udal teknikari eta arduradunei, bestelako erakunde eta eragile interesdunekin batera, esparru honetan dauden gai garrantzitsuenetakoak lantzeko.

Bigarren edizio honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu duen “Bizikletaren udal gidaliburua. Nola garatu bizikleta bidezko mugikortasunerako politika lokalak” argitalpena aurkeztuko da. Publikazio honek bizikleta bidezko mugikortasunean espezializatutako argitalpenen esparru mugatuan hutsune bat betetzera dator, euskaraz nahiz gazteleraz. Bere helburua da esparru horretan lanean diharduten pertsonen trebakuntza teknikoan laguntza ematea, lan-ildo horretako udal-ekintzetan finkatzeko oinarri kontzeptualak eskainiz, bai eta gertuko testuinguruan abian jar daitezken jokabide aukera anitza eta zabala aurkeztea ere, Gipuzkoan garatu diren adibide praktikoekin ilustratuz.

Azpimarratzekoa da honako gidaliburu honek 2014ko abenduan Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean antolatu ziren “Bizikletaren aldeko udal esperientzien I. jardunaldietan” eginiko ekarpenak jaso dituela.

Bestalde, lan-esparru honetan murgildutako erakunde eta eragileentzat interes handiena duten gaiak ere aztertu nahi dira jardunaldiotan, etorkizun batean egiteko jardunaldiak zehazte aldera.

Ondoren, lan-esparru honetako gai esanguratsuenak aurkeztuko dira modu laburrean, bertaratzen diren guztien parte-hartzearekin sortuko den ondorengo eztabaidarekin batera. Horretarako honako gaien gaineko aukeraketa bat aurkeztuko da: bizikleta-bideen esku-hartzeen eta bide publikoen kostu baxuko egokitzapen inguruko udal esperientziak; udalerri osoko bideetako abiadura erregulazioak; oinezkoen eta bizikleten arteko gatazkak.

PROGRAMA JAITSI

 

Informazioa eta izen-emateak (otsailaren 19a baino lehen)

943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus



comments powered by Disqus