Atzealdea

Bizikletaren gaineko lankidetza bidezko prestakuntza ekintza Donostian.

Aste honetan, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko, jarduera berri bat jarri da martxan, bi hezkuntza maila desberdin artean adostutako lankidetzako ekimen baten bidez.

Hau da, bizikleta konpontzeko oinarrizko mekanika lantegi bat. Bertan, Easo Politeknikoko Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza zikloko ikasleek Zurriola Ikastolako DBHko 1. Mailako ikasleei erakutsi diete nola konpondu eta mantendu norberaren bizikleta.

Prestakuntza saioa Zurriola ikastolan bertan eman da, eta arrakastatsua izan da, parte hartzaileen iritzien arabera.

Esperientzia pilotu hau Mugikortasun Zuzendaritzako Eskola Bideak bultzatu du eta haren helburua ez da bakarrik bizikleta puntuan jarri eta mantentzeko ezagutza transmititzea, institutura joateko garraiobide gisa erabiltze aldera, baizik eta hezkuntza maila desberdinen artean lankidetza bultzatzea.

Gainera, ekintza hau egin ahal izango da hiriko ikastetxe guztietan, hala eskatzen badute.

Honi buruzko informazio gehiago izateko:

Eskolabidea@donostia.eus



comments powered by Disqus