Atzealdea

Bizikletaren Udal Gidaliburua aurkeztu da

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gidaliburu hori aurkeztu zuen hilaren 26an egin zen “Bizikletaren aldeko udal esperientzien II. Jardunaldiaren” barruan, non Euskal Herritik eta Espainiatik etorritako 100 pertsonatik gora parte hartzen duten. Garmendiarekin batera, Alfonso Sanz eta Manu González lanaren egileek parte hartu zuten aurkezpenean

Garmendiak adierazi duenez, “Aldundiaren iritziz, bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan udalek duten interesa ez da nahikoa, alorrean lan egiten duten teknikarien gaitasuna hobetu behar baita. Izan ere, beharrezkotzat jotzen dugu teknikari horiek bizikleta bidezko mugikortasunaren oinarri teorikoak ezagutzea, mugikortasun jasangarrian nola kokatu jakitea, esku-hartze publikoa alor horretan egituratzeko ardatzen berri izatea, eta udal mailan egin daitezkeen jarduketa ugarien ezagutza edukitzea".

Diputatuak honako hau adierazi zuen Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean idatzitako gidaliburuak leku bat hartzen duela bizikleta bidezko mugikortasun alorreko argitalpen espezializatu urrien artean, euskaraz nahiz gaztelaniaz. 

Azkenik, Garmendiak hau esan zuen espero zuela argitalpen hau lagungarri izatea, azken batean, bizikleta bidezko mugikortasunaren aldeko Gipuzkoako udal jarduketen artean irizpide eta jokabide komunak lantzeko eta, aldi berean, bizikletaren erabilera nabarmen gehitzeko eta eguneroko erabilera normalizatzeko.

GIDALIBURUA JAITSI



comments powered by Disqus