Atzealdea

BIZIKLETAZ ETXEZ-ETXE BANAKETA ZERBITZUA

Donostiako dendetan bezeroei erosketak etxera eramaten dizkion zerbitzua, bizikleta baten bidez.

ITURRIA: http://sansebastianshops.com/eu/etxez-etxe-banaketa-zerbitzua/

Europar Batasunak CycleLogistics Ahead proiektua jarri du martxan, salgaiak guztiz modu sostengagarrian banatzeko, eta Donostiako Udala eta Txita bizikleta enpresa lankidetzan ari gara proiektu hori sustatzeko.

Proiektu pilotu bat da, bezeroari saltokian egindako erosketak etxera eramaten dizkiona. 

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK:

  • Proiektu pilotua martxoaren 3tik apirilaren 4ra probatuko dugu.
  • Etxez etxeko banaketa bizikletaz egingo da. Beraz, auzo hauetan bizi diren bezeroei soilik eskainiko zaie: Erdialdea, Parte Zaharra, Gros eta Amara, hau da, 20001-20007, 20010 edo 20011 posta kodeetako etxeak.
  • Proiektuarekin bat egiten duten saltokientzat zerbitzua doan izango da probaldian.

Donostia Shops elkarteak uste du oso proiektu interesgarria dela hiriko saltokientzat, arrazoi hauengatik:

  • Saltokiari balio erantsi bat ematen dio, erostunei begira. Bezeroak ez du poltsarik eraman beharrik, eta, zamarik gabe, eroso-eroso jarrai dezake erosketak egiten.
  • Balio erantsi bat ematen dio saltokiari, ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko ekintzei lotua: zerbitzua % 100 sostengagarria da, igorpenak 0 dira eta egokia da Donostiarako, bizikletaz ibiltzeko ohitura handia baitu.
  • Zerbitzua hirian errotutako enpresa batek bermatua dago: Txita.

Proiektuaren berri zehatzagoa emateko, aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Eguna: otsailak 23.
Ordua: 14:00 h.
Lekua:  Koldi Mitxelena kulturneko hitzaldi aretoa (Urdaneta kalea, 9).

 

Etorri behar baduzue, jakinarazi mesedez, 943090938 telefonora deituta edo info@sansebastianshops.com helbidera idatzita.

Espero zaitugu, interesatzen zaizu!



comments powered by Disqus