Atzealdea

DONOSTIA: Bizitruken zortzigarren edizioa egingo da larunbat honetan, ekainak 18

Udaleko Ingurumen Sailak, Kalapie-rekin batera, merkatu berezia antolatu du datorren larunbaterako, bigarren eskuko bizikletak eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako beste ekipamendu osagarria salduko dira bertan.

Donostiatruk-Bizitruk merkatuaren helburuak hondakinak berrerabilpenaren bidez murriztea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea dira. Azken urteotan, bizikletaren erabilpena izugarri igo da, eta Donostiako jasangarritasunaren oinarri bihurtzen ari da. Gainera, erabiltzen ez den bizikleta bat berriro zirkulazioan jartzen badugu, kontsumo arduratsua sustatzen ari gara.

Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, Donostiatruk-Bizitruken zortzigarren edizioa antolatu da ekainaren 18an, larunbata, Easo plazan, 10:00etatik 14:00etara. Azoka honetan bizikleta saldu edo/eta erosi ahal izango duzu, baina ez hori bakarrik: patinak, patineteak, kaskoak, bizikletako arropa eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako bestelako osagarriak eta tresnak saldu eta erosi ahal izango dira.


Saldu nahi diren bizikletak edo beste objetuak goizeko 8:00etatik 10:00ak bitartean utzi ahal izango dira. Bizikleta bat saldu edo erosi nahi dutenek adin nagusikoak izan behar dute, NANa aurkeztu beharko dute eta jabego egiaztapen dokumentu bat sinatu beharko dute, lapurtutako bizikleten salerosketa saiheste aldera. Bizikleten gehienezko salneurria 300 €-koa izango da eta ezin izango dira 3 bizikleta baino gehiago saldu pertsonako. Kalapie elkarteko kideek bizikletak zainduko eta salduko dituzte, gordailuan uzten den bizikleta bakoitzeko 3 € kobratuz. Bizikleten bastidore zenbakia jada begiratuta eramatea gomendatzen da, bizikleten onartze-prozesua azkartzeko.

Donostiatrukeko ohiko taldea gordailu salmentaz arduratuko da, hau da, mugikortasunarekin lotutako bestelako objektuen salerosketaz. Larunbatean bertan, 14:00etan, itzuli beharko da salmentaren zenbatekoa edota saldu ez dena jasotzera.

Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago behar baduzu deitu telefono hauetara: 943483390 (Donostiako Udala) edo 943.451511 / 629271481 (Kalapie)

Bizikleta bat saldu edo erosi nahi duten hiritarrei animatzen diegu Donostiatruk-Bizitruk 2016an parte hartzera.


comments powered by Disqus