Atzealdea

EEE dirulaguntzak: Laguntza Programak: Garraioa eta mugikortasun efizientea 2017

Bizikleta elektrikoen erabilera areagotzen ari da azken aldi honetan eta lanera joateko aukera paregabea bihurtu da. Distantzia handiagoak egin daitezke esfortzu gutxiago eginez, batez ere lantokira iristeko aldapan gora egin behar bada!


Ba al dakizue diru-laguntzak daudela honelako bizikletak erosteko?


EEE/EVE (Energiaren Euskal Erakundea)k dirulaguntzak eskeini ditu:

 

·       3. NEURRIABIZIKLETA GARRAIOBIDE MODUAN ERABIL DADIN SUSTATZEA.
      - 3.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak)
      - 3.2 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea
      - 3.3 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten kargako trizikloak
      - 3.4 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak
      - 3.5 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea

 

Eskaeren tramitazioa:

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

  1. Hasiera 2017ko ekainaren 27an.
  2. ESPEDIENTEEN IZAPIDETZEA EDO TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsei jarraiki:

1. UR. – Diru laguntza eskatzen den jarduerari lotutako eskaera-formulariora jo, honako lotura hauen bitartez:

2. UR. – Idatzi eskaeran eskatzen diren datu guztiak.

3. UR. – Aurreko urratsa egin ondoren eta eskaera ziurtagiri elektroniko batekin sinatutakoan, jakinarazpen ziurtatu bat jasoko duzu (email edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 helbidera sartu ahal izateko eta eskaera izapidetzen jarraitzeko.

GARRANTZITSUA: Eskaera ziurtagiri elektroniko batekin sinatzen EZ bada, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo

Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (email edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), behar diren egiaztagiriekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

4. UR. – Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 bideratu behar da.

5. UR. – Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.



comments powered by Disqus