Atzealdea

Euskotreneko Amarako eta Irun-Coloneko geltokietako bizikletentzako aparkalekuetan Mugi txartela erabili ahal izango da

Euskotrenek salmenta makinak egokitu ditu Mugi txartelaren balioztatzea onartuz, izan ere bere erabilera Gipuzkoan garraio publikoaren erabiltzaileen artean orokortzen ari da, zerbitzua garraio titulu guztietara hedatzeko helburuarekin.

Amarako geltokiko zein Irungo geltokiko aparkalekua funtzionamenduan joandako 2012. urtean sartu zen bi garraio mota iraunkorren arteko lotura bultzatzeko, eta Lasarte-Hendaia (Topoaren)  tren zerbitzuaren erabiltzaileen artean bizikletaren erabilera ugaritzeko ekimen gisa.

Horietako lehenengoak 144 bizikleta sartzeko tokia dauka eta Irun-Colonekoak 55 bizikletentzako. Aparkaleku biak estalita daude eta bere erabilera Euskotreneko tren zerbitzuaren erabiltzaileentzako erreserbatuta dago, beharrezkoa izanik aparkalekuetara sartzeko garraio titulua eramatea eta balioztatzea, orain horrez gain Mugi txartela ere baliozkoa da.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek euskotreneko informazio telefonoa eta Konpainiako web orrialdea dute: 902 543 210 eta www.euskotren.eus. Horrez gain informazio gehiago izango dute treneko geltokietan eta geralekuetan.



comments powered by Disqus