Atzealdea

Gidaliburu bat aurkeztu dugu mugikortasun jasangarria eta bizikleta bidezko mugikortasuna gazteen sustapen programen edukietan kontuan hartzeko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak “Hegoak oinetan daude. Nerabeak, mugikortasuna eta espazio publikoa. Hezitzaile eta begiraleentzako gida praktikoa” izeneko gidaliburua aurkeztu zuen hilaren 17an.

Argitalpen horren bitartez material praktikoa, atsegina eta interesgarria eskaini nahi diegu nerabeentzako zerbitzuetan eta gazteen arreta programetan lan egiten dutenei, edo nerabeekin lan egiten duten elkarteei.

Idazketak aintzat hartu ditu tokiko zerbitzuetatik nerabeentzako gomendatu eta Gaztematikatik (Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema) bultzatzen diren lan lerroak eta planteamendu pedagogikoak.

Horrela, bada, elkarlanean aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko Zerbitzua, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua; halaber, arlo horretan beren esperientzien ekarpenak egin dituzten zenbait gizarte eragileen lankidetza ere jaso da.

Gidaliburua Marta Román geografo eta aholkulariak idatzi du (Grupo de Estudios y Alternativas 21, gea21), mugikortasuna haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin uztartzen duten azterlanetan ibilbide luzea duenak, hain zuzen.

GIDALIBURUA JAITSI



comments powered by Disqus