Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak EGEF funtsetako 3,6 milioi euro erabiliko ditu Gipuzkoan hiriko mugikortasun jasangarria sustatzeko.

EGEF Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren helburu nagusietako bat da Gipuzkoan hiriko mugikortasun jasangarria sustatzea, bai mugikortasuna bera hobetzeko, bai garraiobideek berotegi efektuko gas gutxiago isurtzen saiatzeko. Europak EGEF Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako Gipuzkoan hiriko mugikortasun jasangarria sustatzeko egin beharreko jardueren finantzaketan parte hartzeko onartu duen aurrekontua 3.689.056 eurokoa da. Inbertsioa, guztira, 7.378.112 eurokoa izango da. Hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, zenbait jarduera egiteko asmoa du helburu hori lortzeko bidean eta EGEFek horien finantzaketan parte hartuko du 2014-2020 aldian.

Zehazki, aurreikusitako jardueren artean daude hirien artean bizikleta-bideak eta oinezkoentzako bideak eraikitzea, Gipuzkoako Bizikleta-bideen Arlokako Lurralde Planean osatutako sarearen diseinua kontuan hartuta. Hala, Gipuzkoako hiriguneak elkarri lotuta geldituko dira, baita hirigune horiek industrialdeekin, isolatutako auzoekin eta bizikleta-bidearen trazatuan dauden beste erakargune batzuekin ere.

Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014-2020 aldian garatu dituen jarduera nagusietako batzuk: Anoeta-Tolosa zatia, Itsasondo-Ordizia zatia, Bergara-Elorregi zatia, Errekalde-Lasarte zatia eta LasarteTxikierdi zatia. Zati hauek 7,4 kilometroko luzeera dute eta 4,1 milioi euroko inbertsioa suposatu dute. Halaber, Eibar-Maltzaga bidegorriaren eraikuntza ere kofinantzatzea aurreikusten da. Proiektu hau zailtasun tekniko handikoa da, ibilbidearen konplexutasunarengatik eta zeharkatu behar dituen bide- eta trenazpiegiturengatik. Ia bi kilometrotako zatiak 5 pasagune izango ditu ibaiaren ondoan. Proiektuaren aurrekontua 5,1 milioi eurokoa da.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter