Atzealdea

Gipuzkoako ikastolen jaira bizikletaz joatea sustatzeko elkartu dira Kilometroak Kultur Elkartea eta Mugikortasuneko Departamentua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Marisol Garmendia diputatu sozialista buru duela, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du, gaur goizean, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearekin eta Nekane Artola Labordeta ordezkari duen Kilometroak Kultur Elkartearekin. Hitzarmen horren xedea da Gipuzkoako ikastolen jaira –2016an Bergaran eta 2017an Oñatin izango diren “Kilometroak”etara– jendea bizikletaz joan dadin bultzatzea.

Gipuzkoako Aldundiak, Mugikortasuneko Departamentuaren bidez, Kilometroak erakundearen eskueran jarri ditu bere baliabide material eta ekonomikoak ekimen hau antolatu eta abiarazteko helburuz. Ekimenaren xedea da Gipuzkoako ikastolek antolatutako jaiaz gozatzera joateko garraiobide iraunkor eta osasungarri bat erabil dadin bultzatzea; horrela, gainera, aukera gehiago zabaltzen da lurraldeko bidegorri-sareaz, ingurumenaz eta bizikletak ematen duen askatasunaz gozatzeko.

Kilometroak ospatzeko joan-etorriak ahalbidetze aldera, Bergara eta Oñati inguruan dauden bidegorriak aztertu eta egokituko dira, eta bizikletak uzteko parkinak instalatuko dira herri horietan, jaiaz modu erosoan gozatzeko. Bertaratuek lurraldeko bidegorri-sareari buruzko informazioa jaso ahalko dute antolatzaileek ibilbide-irteeratan banatuko dituzten triptikoen bidez.

Marisol Garmendiak azpimarratu du erakunde eta lantaldeek bizikletaren erabilera sustatzeko lurraldean egin duten lana: “Mugikortasuneko departamentutik denbora daramagu lanean bizikleta garraiobide iraunkor eta osasungarri aukerakoa izatera irits dadin, eta lantalde eta erakunde horiek guztiak egiten duten lana garrantzitsua da guretzat. Hortaz, Kilometroaken eskueran jarri ditugu gure baliabideak ahalik eta bizikletaren erabilera esparru gehienetan sustatzeko; kasu honetan jai-esparru batean, hau da, Gipuzkoako ikastolen jaian.



comments powered by Disqus