Atzealdea

LEITZARAN: Inturia presa inguratzen duen pista itx ita egongo da hiru hilabeteetan

ANDOAINGO UDALAREN OHARRA:

Pasa den azaroko euriteen ondorioz, Leitzaran ibaiaren eskuineko ertzaren magalean (Inturiako presatik 250 metro ibaian gora) lur-jausia gertatu zen, bertan dagoen pistari eraginez. Lur-jausi honek ibilgailuen zirkulazioari, oinezkoei eta txirrindulariei eragiten zien arriskua ikusirik, itxitura jarri zuen Leitzarango pistaren titularrak (Gipuzkoako Foru Aldundiak) tuneleko sarreran eta egungo iturriaren ondoan, “Bidea itxita” zioen oharra panel informatiboarekin batera.

Ohar eta itxiturak jarrita ere, errealitatea izan da ibilgailuak, oinezkoak eta txirrindulariak debekuak gainditu eta bertatik pasa direla. Arrisku horren aurrean, beraz, URA Ur Agentziak jakinarazi du ertzeen egonkortze eta berriztapen lanekin hasiko dela. Lanak datorren asteartean, maiatzaren 10ean, hasiko dira, eta aurreikuspenen arabera hiru hilabete iraungo dute.

Horretarako, Ur Agentziak beharrezkoa ikusten du eremu horretan pasabidea itxita egotea, bestela, ezingo litzatekeelako pistako erabiltzaileen segurtasuna bermatu. Beraz, epe horretan pista erabat itxita egongo da.



comments powered by Disqus