Atzealdea

MARTUTENE ETA ASTIGARRAGA LOTUKO DITUEN BIDEGORRIA IREKITZEAR DAGO

Donostiako Martutene auzoa eta Astigarraga arteko bidegorria uztailaren bukaeran zabaltzeko asmoa dago. Donostia beste herri batekin lotuko duen lehen bidegorria izango da.

Martutene eta Astigarraga arteko bidegorri zatiak kilometro bat eta berrehun metroko luzera izango du. Donostia eta Beasain arteko bizikleta-bidea aurrikusten duen proiektuaren barruan kokatzen da aipatu zatia.


Aurreratu dugun bezala, uztailaren hondarrean da zabaltzekoa eta lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu ditu bere gain. Obrak duela hiru hilabete hasi ziren. Ibilbidea Hernani eta Donostia lotzen zituen aintzinako tranbiaren berdina da.


Bestalde, gaur egun, oinezko asko ibiltzen da bertatik. Hori kontutan hartu da bidegorria egiteko, eta oinezkoek bere bidea izango dute ere bidegorriaren parean.



comments powered by Disqus