Atzealdea

Mugaz Gaindiko Ederbidea Bizikleta Festa

Irailaren 22-an, igandea, Txingudi-ko badian mugaz gaindiko bizikleta jaian parte hartu, EDERBIDEA proiektuaren (Interreg POCTEFA) eta Europarko Mugikortasun Astearen esparruan antolatuta!

Bizikletaz martxak, bisitaldi gidatuak eta animazio ugariak gertatuko dira Irungoo Bidasoko ertzean garatuko den Bizikleta Festan.

 

EGITARAUA

10:00 Bera-Bizikleta Festa (Irun-Behobia) Martxa Zikloturista.

Bidasoako Bide Berdean barna. Derrigorrezko izen-ematea: web.rockthesport.com

11:00 Irun-Bizikleta Festa Martxa Ziklista.

Irteera Zabalgune Plazan. Irun.

12:00- 17:00 Bizikleta Festaren irekiera.

  • San Martzialeko Guduaren Bigarren Mendeurreneko Plaza. Behobia (Irun)
  • Standak, Bizikleta Eskola, bizikleta bidezko zirku tailerrak, haurrendako talo tailerrak, bizikletak elektrifikatu, konpondu eta birziklatzeko tailerrak, animazio musikalak, smoothicleta …
  • 12:30etatik 14:30etara Bizikleta Elektrifikatzeko doako Tailerra eginen da, parte-hartzaileek ohiko bizikleta ibilgailu elektrikoa bihurtzen ikas dezaten. Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea helbide elektroniko honetan: trintxerpe@trintxerpe.com
  • Bizikletak doan parte-hartzaileen eskura.
  • Bizikleta bidezko mugaz gaindiko bisita gidatuak Bidasoan barna. 30 minuturo.

14:00-16:00 Bizikleta Festa Irun-Behobia-Bera Martxa Zikloturistaren itzulera

Bidasoako Bide Berdean barna. Derrigorrezko izen-ematea: web.rockthesport.com

Berara itzultzeko autobus zerbitzua (hautazkoa).

Martxa Zikloturista bukaturik (16:00etan), Beran opariak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

ZURE ARGAZKIEKIN BiZIKLETA ELEKTRIKO BAT IRABAZI!

Egun berean Bizikleta Festako stand-ean izena eman ezazu eta igo ezazu zure argazkia www.facebook.com/ederbidea. Gehienez ere Facebook kontuagatiko argazki 1.

10 finalistak aukeratuko dira eta, haien artean,
3 irabazleak zehazteko zozketa egingo da.

LEHEN SARIA: Bizikleta elektrikoa.

BIGARREN SARIA: Velodyssée-n bi pertsonarentzako egonaldia.

BIGARREN SARIA: Vélibleu zerbitzurako abonua.

 

Egitaraua eta mapa eskuratu klik eginez hemen.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter