Atzealdea

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA TOLOSALDEAN


Tolosa eta Ibarra arteko Bizibira:


Irailaren 27an, arratsaldez, ospatuko da. Ibarra eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz.
Intujai antzerki taldeak dinamizatuta, 16:30 Ibarrako plazatik abiatuko da bizibira, Uzturpe ikastetxeko ordezkariek testigua eramango dute eta 17:00tan Samaniegora iritsiko da, 17:10etan Herrikidetik pasako da eta 17:20etan Laskorainera iritsiko da. Azkenik, Zumardiaundian amaituko da bira eta bertan merendola eta festa bat egingo dira. Bilboko Zirkozaurre Zirko Konpainiaren eskutik zirko tailerra egingo da eta puzgarriak ere egongo dira txikienentzat.
Aurten gainera, Tolosa eta Ibarrako ikastetxeetara oinez, bizikletaz, garraio publikoaz edo auto partekatuz hurbiltzen diren irakasleak sarituko dira.

Ekintza hauek Europa osoan irailaren 16tik 22ra ospatzen den Mugikortasunaren Jasangarriaren Europako Astean biltzen dira. 

Mugikortasun jasangarria energia gutxiago eta ingurumen inpaktu txikiagoa sorrarazten duen mugitzeko modua da eta aurtengo leloarekin “Oinez eta bizikletaz segurtasunez ibili” Europar Batasunak azpimarratu nahi du mugitzeko bi forma hauek gure osasunerako, ingurumenerako eta gure ekonomiarako dituzten onurak.


Gure eskualdeko udalak eta Tolosaldea Garatzen mugikortasun jasangarriaren sustapenean lanean ari gara eta aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere bat egiten dugu Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin.



comments powered by Disqus