Atzealdea

Mugikortasuneko departamentuak Kalapie eta Bizikumerekin elkarlanean emakumeentzako jarduerak egiteko

Mugikortasuneko foru-departamentuak Kalapie eta Bizikume erakundeekin elkarlanean jardun du emakumeei zuzendutako askotariko jarduerak egiteko (bizikleta-irteerak, ikastaroak eta lantegiak).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak, Marisol Garmendia diputatu sozialista buru duenak, “Gaur nire txanda da” ekimena aurkeztu du gaur goizean Itziar Alonso-Arbiol Kalapie elkarteko ordezkariarekin eta Erkunden Almagro Bizikume elkarteko ordezkariarekin batera. “Gaur nire txanda da” ekimena mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeko ekimena da. Uztaileko, abuztuko eta iraileko zenbait asteburutan egingo den jarduera horren helburua da emakume txirrindulariak bistaratzea eta ahalduntzea eta emakumeek eguneroko bizitzan bizikleta gehiago erabil dezaten sustatzea.

Garmendia diputatuak aditzera eman duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz,  Gipuzkoako herritar guztiak eguneroko bizitzan bizikleta erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzen jarraitzea funtsezkoa bada —bizikleta garraiabide iraunkorra eta osasungarria den aldetik—, are garrantzitsuagoa da berdintasunaren ikusmoldetik eta emakume txirrindulariak bistaratzearen testuinguruan egitea. Izan ere, emakume txirrindularien kolektiboa oso txikia da Gipuzkoan eta foru-bidegorrietan; hori dela eta, Kalapie eta Bizikume gisako kolektiboekin elkarlanean jardun behar dugu arlo guztietako gero eta emakume gehiagok egunero erabil dezan bizikleta, baita kirolerako eta aisialdirako ere”.

Izatez, foru-bidegorrien sareko txirrindularien generoaren araberako banaketan desoreka handia hautematen da; % 84 gizonezkoak dira eta % 16 emakumezkoak. Ildo horretan, Garmendia diputatuak aditzera eman duenez, “inolako zentzurik ez duen desoreka hori murrizteko erabaki irmoa dugu. Emakumeok mugikortasun iraunkorrari eta osasungarriari lotu behar gatzaizkio, eta gizonek bezalaxe erabili behar dugu bizikleta; eta are gehiago erabili beharko genuke, kontuan hartzen badugu garraio publikoaren erabiltzaile nagusiak garela eta, hortaz, arlo horretan kontzientziatuago gaudela. % 16 hori gainditu behar da, eta gaur aurkezten dugunaren gisako ekimenak (hitzaldiekin, lantegiekin, bizikleta-irteerekin) oso lagungarriak izan daitezke mugikortasunaren arloko beste ohitura batzuk hartzeko eta Gipuzkoan emakumeek bizikleta gehiago erabil dezaten bultzatzeko”.

 “Gaur nire txanda da” ekimeneko jarduerak honela banatzen dira:

Uztailaren 14a, larunbata. Donostia eta Tolosa. Bizikletarekin trebatzeko emakumeentzako ikastaroak. Plaza mugatuak.

- Hiriko bizikletako eta mendiko bizikletako oinarrizko ikastaroa. Donostia.

- Mendiko bizikletako ikastaro aurreratua. Tolosa.

Uztailaren 15a, igandea. Irun. Emakumeentzako bizikleta-irteera, Bidasoko bide berdetik. Ibilbidean oinarrizko mekanikako ikastaroa egingo da eta hamaiketakoa ere barnean da.

Abuztuaren  4a, larunbata. Irun. Bizikletarekin trebatzeko emakumeentzako ikastaroa. Mendiko bizikletako ikastaro aurreratua. Plaza mugatuak.

Abuztuaren 5a, igandea. Andoain. Emakumeentzako bizikleta-irteera, Plazaolako bide berdetik. Ibilbidean oinarrizko mekanikako ikastaroa egingo da eta hamaiketakoa ere barnean da.

Irailaren 16a, igandea. Errenteria. Emakumeentzako bizikleta-irteera, Arditurriko bide berdetik. Ibilbidean oinarrizko mekanikako ikastaroa egingo da eta hamaiketakoa ere barnean da.

Dohainik eman daiteke izena jarduera guztietan, baina plaza mugatuak dira. Izena emateko mezu elektroniko bat bidali beharko da gaurniretxanda@gmail.com helbidera edo whatsapp bidezko mezu bat bidali beharko da 656 761911 telefonora. Izena ematen duten emakume guztiek bururako zapi bat jasoko dute opari, ekimenean parte hartzeagatik.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter