Atzealdea

OINEZKOEN ETA TXIRRINDULARIEN MUGIKORTASUNEKO UDAL ORDENANTZEI BURUZKO LAN JARDUNALDIA

Datorren urriaren 19an Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturik,“Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuneko Udal Ordenantzei buruzko lan jardunaldia” ospatuko da. Jardunaldian “Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoen zirkulazioaren gaineko udal ordenantzentzako eduki-proposamena” izeneko dokumentua eztabaidatuko da. Dokumentu hori, jardunaldian zehar bildutako ekarpenekin batera, ondoren amaierako bertsio bat sortu eta argitaratzeko oinarritzat hartuko da.

Jardunaldia Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5) egingo da. Aldez aurretik izena eman beharra dago (943 112 166 / bizikleta@gipuzkoa.eus), urriaren 10a baino lehen, zure izen-abizenak, lanpostua/kargua edo lanbidea, erakundea, herria eta helbide elektronikoa adieraziz.



comments powered by Disqus