Atzealdea

Tailerra: Ikasi zure bizikleta elektrifikatzen 90 minututan

Inoiz bizikleta elektrikora pasatzea pentsatu bai baina eredu tradizionala baztertu nahi ez dutenentzat konponbide polita da.  Herritar guztientzat zabalik dagoen tailer bat antolatu da, lehen eskutik esperimentatu ahal izateko merkatuan zer aukera dauden, haien ezaugarriak zein diren eta muntaketak nola egiten diren.

12:30etatik 14:30etara Bizikleta Elektrifikatzeko doako Tailerra eginen da, parte-hartzaileek ohiko bizikleta ibilgailu elektrikoa bihurtzen ikas dezaten. Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea helbide elektroniko honetan: trintxerpe@trintxerpe.com

Ederbidea Bizikleta Festaren erdigunea Irungo San Martzialeko Guduaren Bigarren Mendeurreneko Plaza izanen da. 12:00etatik 17:00etara irekiko da publikoarendako eta jarduera-programa zabala antolatuko da bertan. Familiek nahiz kirolzaleek animazioaz eta musikaz gozatzeko eta bizikleten elektrifikazioari nahiz mekanikari buruzko tailerretan edota gurpil gaineko zirku jardueretan parte hartzeko aukera izanen dute, taloak egin eta txikienendako bizikleta-eskolan disfrutatzeaz gain.

Gainera, bizikleta bidezko bisita gidatuak eta argazki-lehiaketa eginen dira eta informazio standak jarriko dira zikloturismoko jarduerei buruzko eta mugikortasun jasangarriari buruz, bizikleten doako maileguarekin batera, besteak beste.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter