Atzealdea

TOLOSA: Iñauterien bueltan esleituko dira Alde Zaharreko bizikleta gordailuko aparkalekuak

Alde Zaharreko bizilagunei mugikortasun arazoak arintzeko helburuz, Letxuga, Korreo eta Nagusia kaleen arteko patioan eraikitako bizikletentzako aparkalekuak ateak irekiko ditu iñauterien ondotik.

100 eskaera inguru jaso dira eta eskaera gehiago egiteko aukera egongo da otsailaren 15a arte. Eskaerak egiteko, ezinbestekoa da Alde Zaharreko bizilagun izatea edota Tolosako Udalarekiko zerga eta bete-beharrak egunean izatea.

Izen-emate epea amaitzen denean (otsailak 15), udalak onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratuko du www.tolosa.eus atarian eta udaletxeko iragarkien taulan, eta 10 egun naturaleko epea izango da iradokizun nahiz kexak aurkezteko. Ondoren behin betiko zerrenda onartuko da.

Eskatzaile kopurua txikiagoa bada aparkaleku kopurua baino automatikoki, zozketarik gabe, asignatuko zaie aparkaleku bat eskatzaileei. Gainontzean zozketa egingo da.

Behin esleipen prozesua amaituta, Erretengibeletik bideratuko da aparkalekuaren kudeaketa. Besteak beste eskaera berrien edota alta eta bajen kudeaketa.


Ezaugarriak


Gehienez ere, bost urtez erabili ahal izango dute bizilagunek eta, une horretan beste deialdi bat irekiko litzateke aukera berriak zabaltzeko bizilagunei.

Hasiera batean, 07:00etatik 23:00etara bitarteko ordutegian soilik erabili ahal izango da. Salbuespen kasuetan (motibazio bereziko kasuetan, lan ordutegia tarteko, malgutasunakin jolas daiteke, giltza elektronikoak ahalbidetzen duelako akbibazio bereziak).

Hilean 5 euroko kuota ordaindu beharko dute erabiltzaileek. Aipatu ordainketa bakarrean edo bi kuotatan egin daitekeela.



comments powered by Disqus