Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da Bizikletaz.

Izan ere, departamentuak honako helburu hau du, besteak beste: motorrik gabeko hiriarteko mugikortasuna eta ingurumenean eragin gutxien duten garraiobideak sustatzea.

Departamentuak eskumenak ditu bizikleta bidezko mugikortasunean eta foru bizikleta-bideen alorrean.

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea planifikatzeaz, egiteaz eta kudeatzeaz arduratzen da, eta baita bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko estrategiak asmatzeaz eta garatzeaz ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ibilbide luzea du bizikletaren eta mugikortasun iraunkorraren sustapenean, eta horren ondorioz, Bizikletaren Defentsaren aldeko Koordinakundearen 2013ko Mugikortasun Iraunkorrari ConBici saria jaso zuen.