Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia izeneko zerbitzu teknikoaren bidez.

Zeregin horien bidez Aldundiak abian jarritako eraikuntza, kontserbazio eta sustapen jarduerak sustatzen eta bideratzen dira.


Honako hauek dira Gipuzkoako Bizikletaren Behatokiak egiten dituen lan nagusiak:

1. Bizikletaren eta oinezkoen erabileraren urteroko ebaluazioa.

2. Erabiltzaile moten azterketak.

3. Erabiltzaileei gogobetetze mailari buruzko inkestak urtero.

4. Kontagailu sistema automatikoaren mantentze lana eta kalibrazioa. Datuak kontrastatzeko eskuzko zenbaketak.

 

 

ARGITARATUTAKO TXOSTENAK: