Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia izeneko zerbitzu teknikoaren bidez.

Zeregin horien bidez Aldundiak abian jarritako eraikuntza, kontserbazio eta sustapen jarduerak sustatzen eta bideratzen dira.


Honako hauek dira Gipuzkoako Bizikletaren Behatokiak egiten dituen lan nagusiak:

1. Bizikletaren eta oinezkoen erabileraren urteroko ebaluazioa.

2. Erabiltzaile moten azterketak.

3. Erabiltzaileei gogobetetze mailari buruzko inkestak urtero.

4. Kontagailu sistema automatikoaren mantentze lana eta kalibrazioa. Datuak kontrastatzeko eskuzko zenbaketak.

 

 

GIPUZKOAKO FORU BIZIKLETA BIDEEN ERABILERARI BURUZKO AZTERKETA. 2016

GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDE FORU SAREKO ERABILPENAREN ZENBAKETAREN GAINEKO AZTERKETA 2015. URTEAN

GIPUZKOAKO FORU BIZIKLETA BIDEEN ERABILERARI BURUZKO AZTERKETA. 2015

GIPUZKOAKO FORU BIZIKLETA BIDEEN ERABILERARI BURUZKO AZTERKETA. 2014

GIPUZKOAKO FORU BIZIKLETA BIDEEN ERABILERARI BURUZKO AZTERKETA. 2013

GIPUZKOAKO FORU BIZIKLETA BIDEEN ERABILERARI BURUZKO AZTERKETA. 2012