Noski, bizikleta ez da ibiltzeko modu bakarra, baina, beste garraio mota batzuekin konbinatuz gero, ibilbide ertain eta luzeak egin ditzakezu zure bizikletarekin, zure etxeko atarian hasiz eta bukatuz, eta maldak eta azpiegitura handiak gaindituko dituzu. Hau da, nahiz eta hasiera eta bukaeraren arteko ibilbidea luzea izan, lanera joan zaitezke, erosketak egin ditzakezu, edo bidaiatu, zure ibilgailua erabiltzeko beharrik gabe.

Modu horretan, ezin hobeto uztartuko dituzu bizikleta (ibilgailurik eraginkorrena baita bost kilometro baino gutxiagoko ataritik atarirako ibilbideetan) eta garraio publikoak (azkarrenak baitira ibilbide luzeetan).

Bizikleta eta garraio publikoa uztartzera bultzatu nahi baitzaitugu, hona hemen hainbat informazio, dena zure interesekoa izango delakoan.

 

 


Trena
       
Hegazkina
      
Autobusa