Bizikletaren Kontseilua bizikletan egindako mugikortasun kontuetan aholkularitza organo gorena da Gipuzkoan.

Bizikletaren Kontseilua partaidetza eraginkorrerako organo izateko sortu da, eta Gipuzkoako gizarteko sentsibilitate guztiak hartzen ditu kontuan.

Haren zeregina dira, besteak beste:

- Bizikleta mugikortasunarekin zerikusia duten arautegi aurreproiektuei, planei eta proiektuei buruzko proposamenak egitea.

- Hezkuntza arloan neurriak proposatuko ditu, bizikletaren erabilerari buruz gipuzkoarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko.

- Herritarren parte hartzea sustatuko du bizikleta mugikortasunaren alorrean.

Kontseilua hogeita hamar kide inguruk osatzen dute.

Hainbat erakunde daude ordezkatuta: Batzar Nagusiak, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako udalak eta eskualdeetako garapen agentziak, EHU, eta hiriko bizikletaren mugikortasunarekin, oinezkoen mugikortasunarekin eta ingurumena babestearekin zerikusia duten elkarteak.

Gutxienez urtean bi aldiz elkartzen da.

 

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren arautegia onartzen duen 70/08 Foru Dekretua