Mugikortasuneko udal ordenantzak hobetzeko lan jardunaldia

Gipuzkoako udalerrietan indarrean diren oinezkoen eta bizikleten mugikortasuneko udal ordenantzak gaur egungo beharretara egokitzeko eta orekatzeko, edota beste ordenantza batzuk osatzen laguntzeko lan jardunaldia egin dute Donostiako Kirol Etxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuneko udal ordenantzei buruzko lan jardunaldiak probintzia osoko herrietako teknikariak nahiz arduradunak eta Gipuzkoa osoko mugikortasun iraunkorrarekin lotutako eragileak –Donostia, Errenteria, Irun, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Tolosa eta Zarauzkoak barne, arlo honetan erregulazio motaren bat dutelako– bildu ditu.

Ekimenaren xedea Aldundiak idatzitako ‘Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoen zirkulazioaren gaineko udal ordenantzentzako eduki proposamena’ izeneko dokumentua aztertu eta eztabaidatzea zen, eta jardunaldian zehar bildutako ekarpenekin behin betiko bertsio bat sortu eta argitaratzeko oinarriak finkatzea. Azken emaitza Gipuzkoako udalei zuzendutako gidaliburu bat izango da, euren ordenantzak gaur egungo beharretara egokitzeko edota berriak sortzeko jarraibideak proposatuko dizkiena, beti ere garraio iraunkorrarenarloan tokian-tokiko eskaera sozial eta teknikoa kontuan hartuz, eta horien neurrirako proposamen orekatuak eginez.

Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko buruaren hitzetan, “Administrazio publikoari dagokio gai honen inguruko eskaera sozial eta tekniko berri horiei erantzutea”.

Izan ere, orain arte, pertsonen eta ibilgailuen zirkulazioari lotutako udal ordenantza gehienak bide publikoen erabilera arautzera bideratu dira, automobilari protagonismoa emanez. Mugikortasun iraunkorreko politikak bultzatzearekin batera, oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak areagotu egin dira, baita oinezkoei, txirrindulariei, mugikortasun murriztuko pertsonei eta garraio publikoari arreta publiko handiagoa emateko eskari soziala ere.

Radiografía completa de la red foral de vías ciclistas de Gipuzkoa y sus usuarios

El Observatorio de la Bicicleta de Gipuzkoa ha llevado a cabo un estudio sobre el uso de las vías ciclistas forales de Gipuzkoa y también ha elaborado un informe a partir de los conteos realizados en la red foral de vías ciclistas. De ambos documentos se extraen diversas conclusiones que pueden ordenarse en varias categorías.

Volumen de desplazamientos
– En 2015, en los 118 kms que actualmente integran la Red Foral de Vías Ciclistas de Gipuzkoa se realizaron 7.750.000 desplazamientos. El 80% corresponde a peatones y el 20% a ciclistas.
– Debido a la puesta en servicio de nuevos tramos, así como a la captación de nuevos usuarios, entre 2009 y 2015 el volumen de desplazamientos se ha multiplicado 2,5 veces.
– Cada habitante de las localidades conectadas por dicha Red realiza a través de ésta una media de 17 desplazamientos al año.
– Los flujos críticos peatonales (nº de horas que a lo largo del año registran más de 400 peatones/metro lineal) son muy escasos (%0,1 del total de horas) y se concentran principalmente en Oñati–Epele y Azpeitia–Azkoitia. Los flujos críticos ciclistas son aún menores (0,03% de horas que a lo largo del año registran más de 200 ciclistas/metro lineal), se registran básicamente los domingos y se acumulan en Tolosa–Alegia y Soraluze–Mekolalde, dando lugar, por otra parte, a problemas de convivencia entre peatones y ciclistas.

Variaciones en relación al calendario
– El uso de la Red Foral de Vías Ciclistas es estable entre los lunes y jueves, descendiendo ligeramente los viernes y sábados, para pasar a aumentar un 25% los domingos.
– El uso varía también en relación a las diferentes estaciones del año: es considerablemente mayor durante la primavera y, en especial, en verano (58% de todos los desplazamientos).

Tipos de desplazamiento
– El 38% de los flujos ciclistas tiene por destino ir al trabajo, estudiar
o hacer gestiones o compras. Cabe destacar que en los últimos cuatro años los desplazamientos de tipo cotidiano han aumentado 9 puntos pasando a ser el 38% del total. El 54% de estos ciclistas cotidianos señala que cogería el coche en caso de que no existiera la vía ciclista.
– El 86% del total de desplazamientos peatonales está relacionado con el ocio, el paseo y, en menor medida, el deporte. Sin embargo, los desplazamientos de tipo cotidiano han subido 10 puntos en los últimos cuatro años.

Variaciones según sexo y edad
– Los hombres representan el 81% del total de ciclistas. No obstante, la proporción de mujeres se ha incrementado y ha pasado del 14% al 19% en cuatro años. El reparto de los peatones en función del sexo es mucho más equilibrado, con un 52% de mujeres y un 48% de hombres.
– El 75% de los usuarios ciclistas tiene entre 25 y 65 años. En los últimos cuatro años se ha constatado que la edad media de la población ciclista ha aumentado 5 años.

Frecuencia
– El 84% de los ciclistas utiliza la Red de Foral de Vías Ciclistas al menos una vez por semana; la mitad de éstos lo hace un mínimo de 4 veces por semana.
– La frecuencia es aún mayor entre los peatones: el 74% de éstos utiliza las vías ciclistas al menos 4 veces por semana.

Nivel de satisfacción
– Tanto peatones como ciclistas se muestran globalmente muy satisfechos con el estado del tramo de vía que utilizan (7,8 puntos sobre 10, los ciclistas; 8 puntos, los peatones).
– El apartado mejor valorado es el referente al firme, seguido por el correspondiente a la seguridad. Por el contrario, la convivencia es el apartado peor valorado.
– La vía mejor valorada es la de Zizurkil–Asteasu. Y la peor valorada la de Zumarraga–Azkoitia.

Gipuzkoako ikastolen festara bizikletaz

Kilometroak 2017 jaira herritarrak bizikletaz hurbil daitezen eragiteko eta erraztasunak jartzeko hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak.

Gipuzkoako Aldundiak, Marisol Garmendia diputatua buru duen Mugikortasuneko Departamentuaren bitartez, bere baliabide material eta ekonomikoak Kilometroak erakundearen esku jarri ditu 2017ko urriaren 1eko Oñatiko hitzorduari begira. Gipuzkoako ikastolek antolatutako jaiaz gozatzera hurbiltzeko herritarrek garraiobide iraunkor eta osasungarri bat erabil dezaten nahi dute bi aldeek, eta horretarako, ‘Mugikortasuna Bizikletaz Plana’ izeneko dokumentuak biltzen dituen zenbait neurri adostu dituzte.

“Mugikortasun Departamentutik denbora luze daramagu lanean herritarrek bizikletaren aldeko hautua egin dezaten –dio Marisol Garmendia diputatuak–, apustu hau ahalik eta esparru gehienetan sustatu nahi dugu gainera, baita jai-testuinguruan ere, kasu
honetan Gipuzkoako ikastolen festan”. Ildo beretik, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko eta Kilometroak Kultur Elkarteko ordezkari
gisa, Nekane Artola lehendakariak ere ohartarazi du ohitura osasungarriak euskal gizartean sustraitzearen garrantziaz.

Horrenbestez, Oñatiko hitzorduari begira ‘Mugikortasuna Bizikletaz Plana’ hitzarmenak jasotzen dituen neurriak gauzatzeaz Kilometroak Kultur Elkartea bera arduratuko den arren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hartu du bere gain hau diruz laguntzeko konpromisoa.

MUGIKORTASUNA BIZIKLETAZ PLANA
Kilometroak 2017

Kilometroak Kultur Elkarteak bere gain hartu du:
- Oñati inguruko bidegorriak aztertu, atondu eta Kilometroak egunean inguruko herrietatik bizikleta martxak antolatzearen ardura.
- Kilometroak egunean, bizikleta parkinen zaintza.
- Kilometroak egunean, ibilbideko sarrera eta irteeretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatutako bidegorri-sareen informazio-triptikoak banatzea.
- Kilometroak eguneko ‘Mugikortasuna Bizikletaz Plana’-ren berri hedabide guztietara zabaltzeko ardura, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzapean egingo dela aipatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bere gain hartu du:
- Kilometroak eguneko ‘Mugikortasuna Bizikletaz Plana’ diruz laguntzeko konpromisoa: 6.000€. (Kilometroak 2016 Bergara-n plan berbera aurrera ateratzeko beste 6.000 euroko ekarpena egin zuen Foru Aldundiak).

Ederbidea proiektuaren onurak hizpide

Bizikleta bidezko mugaz gaindiko Ederbidea mugikortasun-proiektuak eman dituen aurreneko pausoak aurkeztu dituzte Lekunberrin. Jardunaldiak Pirinio Atlantikoetako, Gipuzkoako eta Nafarroako 70 arduradun politiko eta tekniko bildu ditu, tartean J. Ignacio Prego Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendari nagusia.

Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak modu iraunkorrean lotu eta bide hau Europako ibilbide handien artean sartuko duen Ederbidea proiektua martxan da jada, eta hain justu egindako lehen urrats horien berri emateko aurkezpen jardunaldia antolatu dute Lekunberrin.

Inplikatutako lurraldeetako administrazio, erakunde eta garapen-
entitateetako 70 arduradun politiko eta tekniko bildu dira Plazaolako geltoki zaharrean. Kokapena ez da zorizkoa, mugaz gaindiko ekimen honek sustatuko dituen Bide Berdeetako baten egoitza baita geltoki hau; garai batean tren-azpiegitura izandakoa, egun txirrindulari eta ibiltarientzako ibilbide bihurtua.

Tokiko garapenaren sustatzaile
Bizikleta bidezko turismo iraunkorrak tokiko turismoaren garapenari eta hurbileko merkataritzari nahiz zerbitzuei eman diezaiekeen bultzada garrantzitsuak arreta berezia jaso du Lekunberriko saioan jorratutako gaien artean. Izan ere, asko eta askotarikoak dira Ederbidea proiektuak lurraldearen dinamizatzaile nahiz tokiko garapenaren sustatzaile gisa dituen potentzialtasunak.

Besteak beste Bruselatik, Biarnotik eta Espainiatik hurbildutako ordezkarien artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusi Jose Ignacio Pregok ere izan du tartea Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaz eta honen onurez aritzeko.

EDERBIDEA
2016-2019 eperako finkatutako Europa mailako lankidetza- proiektu honek 12 bazkideren indarrak batu ditu bizikletaren erabilera sustatzeko. 9,4 milio euroko aurrekontua du, %65 Europar Batasunak EGEF-ren bitartez (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) kofinantzatuta eta Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatzen duen INTERREG POCTEFA Europako programaren babesarekin.

Ederbidea proiektura batutako bazkideak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Pirinio Atlantikoetako Departamentua; Imotz, Miarritze, Donibane Lohitzune, Hendaia eta Irungo Udalak; Hego Lapurdiko Hirigunea, Cederna Garalur elkartea, Plazaolako Turismo Partzuergoa eta Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa.

EAEko bidegorri-sarea zabaltzen ari da

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak urtero argitaratzen duen ‘Euskadiko Garraioaren Panoramika’ txosten berrienaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoak bizikletaz ibiltzeko 709 kilometroko azpiegitura-sarea du. Gipuzkoak bidegorrietarako egokitutako 204 kilometro ditu, hortaz, herrialdeko kilometro kopuruak %15 egin du gora 2013 urtearekin alderatuta.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kaleratutako ‘Euskadiko Garraioaren Panoramika’ txostenak aditzera ematen duenez, Eusko Jaurlaritzak begi onez balioesten du hiru lurralde historikoetako foru aldundiak eta udalak EAEko bidegorri-sarea zabaltze aldera egiten ari diren lana.

Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuak kontuan hartuta, oraindik ere Gasteizen dago bizikletaz ibiltzeko bideen kontzentraziorik handiena; guztira, egokitutako 136 kilometro daude erabilgarri. Atzetik Donostia dago 65 kilometroko bidegorri azpiegiturarekin; eta azkenik Bilbo, 29 kilometrorekin.

Behaketa eremua probintzia mailara zabalduz gero, Bizkaian daude bide gehienak (283 kilometro bidegorri guztira). Arabako sareak 222 kilometro ditu, eta Gipuzkoakoak 204.

La Estrategia de la Bicicleta de Gipuzkoa, en Madrid

La Diputación Foral de Gipuzkoa ha presentado ‘La Estrategia de la Bicicleta de Gipuzkoa 2014–2022’ en Madrid, en el marco de CONAMA (Congreso Nacional de Medio Ambiente).

El programa elaborado para el 13º Congreso Nacional de Medio Ambiente, celebrado del 28 de noviembre al 1 de diciembre en Madrid, ha plasmado los innumerables retos
a los que personas, organizaciones e instituciones de diversa índole se enfrentan en pro de una senda de desarrollo inclusivo, sostenible y resiliente.

En el ámbito de la movilidad, preocupa especialmente la necesidad de dar forma a un plan estatal para la bicicleta, de modo que varios interlocutores han intercambiado experiencias que pueden servir como modelos a seguir. Precisamente en este contexto ha participado Edorta Bergua, técnico superior de planificación y promoción de vías ciclistas de la Diputación Foral de Gipuzkoa, presentando ‘La Estrategia de la Bicicleta de Gipuzkoa 2014–2022’, como ejemplo de hoja ruta integral para la movilidad ciclista.

Una herramienta para incrementar el número de ciclistas en Gipuzkoa
La Estrategia presentada en Madrid fue definitivamente aprobada por el Consejo de la Bicicleta de Gipuzkoa en marzo de 2015. Pretende ser una herramienta para incrementar el número de ciclistas en Gipuzkoa como alternativa a los vehículos particulares a motor. El documento define las directrices a seguir en este ámbito, y explicita el conjunto de políticas y líneas de actuación a impulsar. Asimismo, detalla los recursos necesarios para llevarla a cabo y los sistemas de coordinación con otras administraciones y agentes, así como sus mecanismos de evaluación.

La hoja de ruta que establece la Estrategia se articula a través de los siguientes ejes estratégicos:
1. Completar y mejorar las redes de infraestructuras y servicios municipales.
2. Completar y mejorar las redes de infraestructuras y servicios forales.
3. Incorporar a las bicicletas a las calzadas: calmado del tráfico.
4. Mejorar la intermodalidad de la bicicleta y los vehículos colectivos motorizados.
5. Convertir a la bicicleta en una opción turística y de acceso a la naturaleza.
6. Incorporar la bicicleta en la actividad física cotidiana y a la salud.
7. Incorporar la circulación en bici como elemento de la formación de los escolares.
8. Impulsar la bicicleta en el acceso a los centros de actividad laboral.
9. Cambiar la percepción social de la bicicleta y de la movilidad.
10. Crear un marco de planificación y normativo de apoyo a la bicicleta.
11. Reforzar o generar las herramientas de gestión de la política de la bicicleta.

CONAMA 2016: el punto de encuentro del sector ambiental
El Congreso Nacional de Medio Ambiente que anualmente acoge Madrid es un foro de carácter abierto, plural y participativo que se ha convertido en un referente de la sostenibilidad en España. Se concibe como una plataforma orientada, en colaboración con todos los agentes implicados, a mejorar el conocimiento y las capacidades en materia de defensa del medio natural y la biodiversidad, la utilización sostenible de los recursos naturales y la prevención de la contaminación y del cambio climático. Pretende así que las políticas locales llevadas a cabo por los participantes en el foro apuesten de forma decidida por un modelo de desarrollo sostenible, innovador, solvente y competitivo en línea con las prioridades de la UE.
· Más de 140 actividades en 4 días.
· 4.000m2 de exposición: un gran escaparate de propuestas.
· Más de 400 entidades representadas: ciudades, Gobiernos, ONGs, Universidades, empresas, emprendedores...
· Más de 7.000 personas asistentes.
· 9 bloques temáticos: Energía, Eficiencia y Cambio climático; Movilidad; Renovación urbana; Desarrollo rural; Biodiversidad; Agua; Calidad Ambiental; Residuos; y Economía y Sociedad

Gurpil bakarraren gainean

Monoziklismoa zirkuarekin eta tximukeriekin lotu izan ohi du jendarteak, baina gero eta gehiago dira gurpil bakar baten gainean aritzea kirola dela aldarrikatzen duten ahotsak. Beasainen, esaterako, bada ikastaro eta topaketen bitartez jarduera honi ofizialtasuna emate aldera lanean diharduen elkarte bat: Orekan Bizi Naiz.

Gero eta tximuziklo edo monoziklo gehiago ikusten ahal dira azkenaldian Beasaingo kaleetan barrena. Aritz Zeberio (Ordizia, 1980) eta Lidia Hernandez (Bilbo, 1984) dira gorakada horren erantzunleak; eurek egunero erabiltzen dute alde batetik bestera mugitzeko, ariketa fisikoa egiteko edota dibertitzeko. Orain dela zazpi urte hasi ziren euren kasara monozikloan ibiltzen eta, konturatzerako, eskola sortu dute Goierrin. Izan ere, urte hasieran ate irekien saio bat proposatu zuten Beasainen eta harrezkero ikastaroak ematen ari dira Antzizar kiroldegian. Bi talderekin aritzen dira eta, gehienak gaztetxoak diren arren, 48 urtetik gorako bi lagunek ere monozikloan ibiltzen ikasi dutela diote.

Orekan Bizi Naiz izeneko elkarte gisa egituratuta, Tximuziklo izeneko topaketa ere antolatzen dute urtero Beasainen (2016koa hirugarren ekitaldia izan da). Aurten 50 bat lagun elkartu dira, bertakoak ez ezik, Euskal Herriko beste talde batzuetakoak eta baita Espainiatik, Herrialde Katalanetatik nahiz Galizatik etorritakoak ere.

MONOZIKLISMOA, KIROL DIZIPLINA BAT
Topaketa honen helburuetako bat, hain justu, monoziklismoa ikusarazi eta kirol gisa aldarrikatzea da. Diziplina askotarako ateak zabaltzen baititu gurpil bakarrak, kantxetan, kalean nahiz natur eremuetan egin daitezkeenak gainera: gurpil bakarraren gainean hockeyan edota saskibaloian aritzea, adibidez. Berritasun gisa, III. Tximuziklo topaketak monoziklo gaineko herri-kirolak proposatu ditu (lokotxak, sokatira, txingan, harri-tiratzea...), eta Usurbe mendi-jaitsiera ere egin dute. Aisia eta kirola gurpil bakarraren gainean!