Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea, Gipuzkoako Bidegorriak, Gipuzkoako hiri arteko motorrik gabeko mugikortasunaren garapenerako azpiegitura sarea da. Udalen eta Foru Aldundiaren ardurapean daude sare hori osatzen duten zatiak.

Gipuzkoako Bidegorri Sarearen 2019ko mapa jaitsi.

Eguneroko zein aisialdi eta turismoko lekualdaketetan bizikleta erabiltzen duten bizikleta-erabiltzaileei zerbitzua ematea, eta berdin oinezkoei ere, koexistentzia eta segregazio irtenbide batzuen bidez.

Ondoko mapan Gipuzkoako bidegorri sare osoa jasota dago, barruan egonda bai gaur egun abian daudenak (353 km), eta baita eraikiko direnak ere (253 km).

Bidegorria Aurreikusitako bidegorria
Bidegorri sare osoa jaitsi KMZ, GPX edo TCX
  • I-1 Donostia - Irun 54,6 km.
  • I-2 Donostia - Mutriku 83,7 km.
  • I-3 Donostia - Beasain 102,3 km.
  • I-4 Debarroa 81,2 km.
  • I-5 Urola bailara 48,6 km.
  • I-6 Bergara - Beasain 29,7 km.
  • I-7 Bidasoa 10,5 km.