I-3 Donostia - Beasain

1. Martutene - Hernani

Astigarraga eta Martutene batzen dituen bidegorriak 1,2 kilometro ditu. 2007. urteko irailean inauguratu zen bide honek, egunero ia mila oinezko eta txirrindularien joan etorria ahalbideratzen du. Bizikleta eta oinezko erabiltzaileen bideak bereizturik dituen ibilbide honek Urumea ibaiaren gertukotasuna eta bidearen bi alboetara dauden baratzen aniztasuna du adierazgarri nagusi.
Bidegorria Aurreikusitako bidegorria
Zatia jaitsi KMZ, GPX edo TCX
Distantzia 4,676 km
Astigarragatik Martutenera doan bidegorrian Urumea ibaiaren presentzia nabaritzen dugu nahiz eta Astigarraga hertzeko zati txiki batean soilik ikusten den. Donostiako Kursaal jauregia eta alde zaharraren artean itsasoratzen den ibaiak oso bestelako postala eskaintzen du Astigarragatik Martutenera egiten duen ubidean. Eremu honetan, ibaiak hiriburuko azokak elikatzen dituzten hamaika baratze ureztatzen ditu. Bertan eraiki zen bidegorriari esker, ingurune berezi honetaz gozatzeko aukera dugu duela bi urtetik hona.

Donostiako auzo berezi hau eta azken urteotan izugarri hazi den Astigarraga herria lotzen dituen lau metroko zabalera duen bide honek bi kolore ditu. Bi metroko zabalera eta kolore beltza oinezkoentzat eta kolore gorriko beste bi metro alboan bizikletentzat. Garai batean autoz josita izaten den errepide arriskutsutik ibiltzen ziren txirrindulariek, egun, laua eta maila eta adin guztientzako txirrindularientzat aproposa den bidegorria dute eskura aisialdirako edota lekuz aldatzeko.

262 bizikleta egunero

Erabiltzaileen zenbaketak egiteko propio jarritako neurgailuek diotenez, bataz beste, egunero 262 bizikleta pasatzen da bidegorri honetatik. Beste gauzen artean, datu honekin ondoriozta dezakegu batetik, Donostiaren hurbiltasunak baduela zer ikusirik txirrindulari kopuru altu honetan, eta bestetik, aisialdiaz gain, bidegorri honek egunero komunikazio-bide gisa erabiltzen duen txirrindulari kopuru finko bat ere baduela.
Astigarragak tren geltokia ez duenez, gertuen duen geltokia Martutenen dago. Eta hain zuzen bidegorriak konektatzen ditu Astigarraga eta Martuteneko geltokiak. Pasaian bizi den Txuma Vazquez ilustratzaileak adibidez, egunero bizikleta trenean sartu eta Martutenen jaisten da Astigarragan duen lantokira joateko azken kilometroak bizikletan egiteko.
Bataz beste, erabiltzaileen heren bat da bizikleta erabiltzailea. Kontuan izanik, ingurune urbanotik gertu dagoela eta bidegorriaren eraikuntzaren aurretik ere bazela oinezkoen artean pasio hori egiteko ohitura, bizikleta erabiltzaileen kopurua altua dela esan daiteke. Asteburuetan, gainera, txirrindularien kopuruak gora egiten du eta, jakina, eguraldi onak ere badu eraginik erabiltzaileen kopuruan.
Astigarragan eraikitzen ari diren autobide berriak autoak “airetik” eramango ditu bidegorri gainetik pasatzen den zubi erraldoiari esker. Autobidearen eraikuntza lanek

 


Batez bestekoa (0 Botoak)
comments powered by Disqus