I-3 Donostia - Beasain

6. Legorreta - Itsasondo

Alegian hasi dugun ibilbideari ekingo diogu Legorretan atsedenaldia hartu ondoren. Hiru kilometro baino gutxiago ditugu Itsasondoraino.
Bidegorria Aurreikusitako bidegorria
Zatia jaitsi KMZ, GPX edo TCX
Distantzia 2,869 km

Aldapa suabe bat jaitsi, Koate auzoko bidegurutzea zeharkatu eta herriko etxegunea ezkerretara utziko dugu. Kilometro eta erdira, Santa Marinako ermita txukunera iritsiko gara.
Itsasondo oso gertu daukagu jada. Beste aldapatxo bat, bihurgune bat (hemen errepidea eta bidegorria moztuta zeuden ibilbidea egin genuen egunean, mendi magalean egiten ari ziren obrengatik) eta Itsasondora iritsi gara!

Aisialdirako eta lanera joateko aproposa
Gure txango honetan ikusi dugunaren arabera, zenbait ondorio aurreratzeko ateratzeko moduan gaude. Segur aski, erabiltzaile gehienak oinezkoak dira.. ziklistak ere ikusi ditugu, baina neurri txikiagoan (kirol txirrindulari gehienak errepidetik doaz, bidegorrian sartu gabe). Bestalde, bidegorriaren ezaugarriak kontutan hartuta –erosoa, laua, luzea–, aisialdirako erabiltzen dute askok: paseo bat emateko, patinatzeko… baina lanera joateko edo eguneroko bestelako zereginak burutzeko ere oso aproposa da, lantegi eta herri dezentetatik pasatzen delako, Tolosarekin lotzen duelako eta lehen aipatu ditugun erraztasunak eskaintzen dituelako.

 


Batez bestekoa (0 Botoak)
comments powered by Disqus