I-4 Debarroa

4. Oñati - Arrasate

Si algo caracteriza al recién inaugurado bidegorri que une Arrasate con Oñati, y quizá esto se aprecie más claramente que en cualquier otro sitio, es su vocación compartida de movilidad cotidiana y esparcimiento
Bidegorria Aurreikusitako bidegorria
Zatia jaitsi KMZ, GPX edo TCX
Distantzia 11,709 km

Baina ez hori bakarrik. Herrien arteko lotura sustatzeko ere balio handikoa da, izan ere, orain joan-etorria egin daiteke Arrasatetik Oñatira (eta alderantziz) bizikletatik jaitsi gabe. Inguruko baserri eta auzoetako biztanleek ere eskura dute bidegorria. Orain bederen badago autoa etxean uzteko aukera.
Epele-Oñati bidegorriak 8,805 kilometro ditu, hiru zatitan banatuta. Epele-San Prudentzio, San Prudentzio-Zubillaga auzoa eta Zubillaga auzoa-Oñati. Bidegorriak 3,50 metroko zabalera du ibilbidearen zati handienean: 2 metroko errei bat ziklistentzako da eta 1,5 metroko beste bat oinezkoentzako. Hortaz, erabilera bananduko bidegorria dugu hau, iragarritako lekuetan izan ezik, non erabilera mistoa edo partekatua duen, ibilgailu motordunak ere onartuak daudelako. Tarte hauek industria guneetan eta baserri inguruetan aurkituko ditugu batez ere, horietara sarbidea emateko.

Bidegorritik bizikletan
Baina zer hobe bidegorri bat ezagutzeko, bertatik buelta bat ematea baino? Udaberriko egun aldakor horietako bat aukeratu dugu txangoa egiteko. Euria botako duen beldur, anorakak hartu ditugu, baina zorionez, ez dira beharrezkoak izan.  Oñatiko herri kaskotik atera gabe, Otadui zuhaiztian ekin diogu bideari. Errepidea utzi eta ezkerrera egin dugu segituan. Gipuzkoako bidegorri ia guztietan errepikatzen den paisaia aurkitu dugu hemen ere: baserri, zuhaizti, mendi magal, ibai eta larreen ondoan, fabrikak eta lantegiak, kontrastez beteriko paisaia eratuz. Oñatin baina, fabrikak baino, fabrikatzarrak ikusi ditugu. Bidegorria, gainera, industria eremu hauetatik igarotzen da, eta horrek lanera joateko ezin hobea bihurtzen du azpiegitura hau. Horrez gain, asfaltozko irteeraren bat edo beste aurreikusi dute lantegitik bidegorrira zuzenean sartzeko! Oñatiko langile batzuk hasi dira dagoeneko bizikleta erabiltzen lanera joateko.
Aurrera segitzen dugu, errepidea ezkerrean dugula. Errepidea zeharkatu behar dugunean eta industriaguneetan barneratzen garenean arretaz gidatzeko gomendioa egiten dugu, izan ere, ibilgailuen joan-etorria handiagoa da eta kotxeak errenkadan aparkatuak daudenez gero, bat-batean atera eta bidegorrian sar daitezke.


Aisialdia
Hala ere, “burdinazko estrukturak” igarotzen ditugunean, bidegorriak inguruko pasaia ederra oparitzen digu berriz, bidea gozagarriagoa bihurtuz. Larre eta mendi magal berdeak, pinudiak, Udalaitz (urrunean) edota Aloñako mendi lerroa, baserriak... Gainera, ibilbidea laua da oro har, oso erosoa oinez zein bizikletaz ibiltzeko. Izan ere, trazatuaren zati handi batek Vasco-Navarro zeritzon trenbide zaharraren plataforma baliatu du. Hori dela eta, aisialdirako erabilera bermatuta dago. Paseoan dabilen jende mordoarekin gurutzatu gara, eta baita kirol arina egiten ari diren ziklistekin ere.
Bestalde, bidegorria argiztatzeko, LED luminariak jarri dira ibilbide osoan zehar, hiri tarteren batean eta industria-poligonoren batean izan ezik. Leku horietan, egun dagoen argiteria erabiltzen jarraituko da.
Etorkizunean, Arrasate-Oñati bidegorria Bergaratik datorren bidegorriarekin lotuko da eta hiru udalerriak bizikleta bide honek batuko ditu. Baina ez ditzagun gauzak aurreratu. Egun hori iristen den bitartean, Oñati eta Arrasateko biztanleek eta baita nahi duten bisitariek ere bidegorri berri eta txukun hau dute gozatzeko eta egunerokoan erabiltzeko.


Batez bestekoa (0 Botoak)
comments powered by Disqus