Atzealdea

‘Gaur nire txanda’ ekimenak igande honetan Arditurrin itxiko du partaidetza-arrakasta handiarekin bere bigarren edizioa

Rafi Romero: “Emakumeek mugikortasunaren bilakaeran lidergoa dute, eraginkorragoak, iraunkorragoak eta konprometituagoak dira. Garraio publikoa gehiago erabiltzen dute eta modu eraginkorrago batean. Halaber, etorkizuneko mugikortasuna emakumeak imaginatzen duten modukoa izango dela dirudi”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna departamentuak, Rafaela Romero sozialista buru duenak, Kalapie eta Bizikume elkarteekin lankidetzan, igande honetan, irailaren 15ean, ospatuko du denboraldiko azken irteera Arditurriko Bide Berdean. Ekitaldi horrekin amaituko da mugikortasun iraunkorra bultzatzeko eta bizikletaren erabilera emakumeen artean sustatzeko sortua den “Gaur nire txanda” ekimenaren bigarren edizioa. Jarduera honen helburua hauxe izan da, emakume txirrindulariei ikusgarritasuna ematea eta haiek ahalduntzea, eta beren eguneroko bizitzan bizikleta gehiago erabil dezaten bultzatzea, eta bigarren urtez, hurrenez hurren, izugarri handia izan da partaidetza-maila. Izan ere, plaza guztiak bete dira uda osoan zehar txirrindulariei zuzenduta egin izan diren jarduera eta irteera guztietan.

Txirrindularien azken irteera hau Errenteriatik abiatuko da 9:00etan eta Arditurri zeharkatuko du 12:30a arte, hainbat eta hainbat emakumeren partaidetzarekin; eta haien artean izango da Mugikortasuneko diputatu berria, Rafaela Romero. Ibilbidean zehar Errenteriako familiak ere elkartuko zaie taldera, eta parte-hartzaile guztiek egingo dute hamaiketako bat Arditurrin.

Romero diputatuak ziurtatu duenez, “Halako ekimenekin, Gipuzkoa osoan eta uda osoan zehar egiten ari garen hauekin, jarraitu egin nahi dugu emakumeak beharrezko tresnez hornitzen eguneroko aukera bat bilakatu dadin mugikortasun iraunkorra eta osasungarria eta, gainera, jarraitu egin nahi dugu gipuzkoar guztiak kontzientziatzen eguneroko bizitzan garraiobide gisa bizikleta erabiltzeak duen garrantziaz. Hori are eta garrantzitsuagoa da berdintasunaren testuinguru batean, baita emakume txirrindulariei ikusgarritasuna emateko ere, kolektibo hau oso urria baita oraindik bai Gipuzkoan bai foru bidegorrietan; horrexegatik, lanean jardun behar dugu elkarteekin eta kolektiboekin batera, Kalapie eta Bizikume-rekin egiten dihardugun bezala, emakume txirrindulariak are eta gehiago izan daitezen eremu guztietan, bizikleta egunero erabiltzen dutenak baita kirolean eta aisian erabiltzen dutenak ere”.

Ekimen hau saridun izan zen Guztiok Mugituz Sariaren bigarren edizioan, Gipuzkoako emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeagatik, Gipuzkoako lurraldean mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta inklusiboa bultzatzeko helburu estrategikoaren barruan. “Gaur nire txanda” saridun izan zen BikeFriendly Sarietan ‒Espainiako Bizikletaren aldeko Hirien Sareak ematen dituen sariak‒ “Hezkuntza eta Sustapena” kategorian, hezkuntzaren, estimuluaren, komunikazioaren eta/edo informazioaren eremuetan ekintzak garatzeagatik, hiritar guztiei zuzenduak eta bizikleta egunero erabiltzeko eragozpide bat diren oztopoei aurre egitera bideratuak.


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter