Atzealdea

2008 BUKAERAN EHUN KILOMETROTIK GORA BIDEGORRI IZANGO DIRA GIPUZKOAN

Urtetik urtera Gipuzkoako bidegorrien sarea handituz doa. Urte bukaerarako ehun kilometro baino gehiago edukiko ditu sareak. Garapen Iraunkorreko Departamentuak 13 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2008an.

Hauxe da, laburbilduz, Garapen Iraunkorreko Departamentuak urteko lehen bederatzi hilabeteetan egindako jardueren balantzea. Bidegorri sarearen handitzeak ordea, ez du etenik eta 2008 urtea amaitzerako 100dik gora kilometro egongo dira eginak.


2008AN EGINDAKO LANAK

  1. Ibilbidea. Donostia-Beasain.
  • Tolosa-Alegia. Altzo Azpi-Alegia zatia. Luzera: 1 km. Aurrekontua: 1.023.262 €. Apirilean irekita. Aipagarriena trenbidearen azpiko aldetik egin den pasabidea izan da, hormigoizko kajoi bat sartuta. Zati hori irekita, 12 kilometroko bidegorria osatu da inolako etenik gabe Tolosa eta Alegi bitartean.
  • Asteasu-Zizurkil. Luzera: 3,2 km. Aurrekontua: 2.109.243 €. Joan den asteazkenean, irailaren 17an, inauguratuta. Profil laua edo leuna gehienbat, zati maldatsu labur bat izan ezik. Ibai ertzetik eta nekazaritza inguruneetatik doa eta Asteasu sarreran dauden industri pabiloiak inguratzen ditu. Bidegorria egiteko lanak egin behar zirela aprobetxatuz zuntz optikoa sartu da.
  1. Ibilbidea. Deba bailara.
  • Sorautz etxea-Aingeru Guarda (Eskoriatza). Luzera: 1 km. Aurrekontua: 1.742.510 €. Bidegorria GI-627 errepidearen paralelo doa. Profila laua eta leuna da. Lanekin batera bidezati horretan argiteria jarri da eta errepidearen eta bidegorriaren artean zarataren aurkako pantailak jarri dira. 2008ko abenduaren bukaera aldera edo 2009ko urtarrilaren hasieran irekitzekoa da.
  1. Ibilbidea. Urola bailara.
  • Jausoro lotunea (Azkoitia). Luzera: 0,3 km. Aurrekontua: 417.112 €. Hirigune barruko bidegorria da. Zumarraga eta Azkoitiko Umansoro poligonoaren artean dagoen bidegorria aurreikusita dagoen herri barruko bidegorri sarearekin lotzen du. Lotune honekin Urolako ibilbideak etenik gabeko 22 km bidegorri ditu. Irailean inauguratzekoa da.
  • Zumarraga eta Azkoitia bitarteko tuneletako argiteria. Aurrekontua: 623.739 €. Argindar bidezko argiteria sistema. 19 tunel daude eta 18tan argiak jarriko dira (horietako bat oso motza da). Tunelak 141 m luze dira batez beste, eta guztira 2,5 km egiten dute. Azaroan argiteria jarrita egotea espero da.
  1. Ibilbidea. Bidasoa bailara.
  • Irun-Endarlatsa. Luzera 6 km; aurrekontua 1 milioi euro. Profil leuna, trenbide zaharraren bidea jarraitzen du zatirik handienean. Natura-gune babestuetatik igarotzen da. Bide Azpiegituretako Departamentuarekin elkarlanean egiten ari da eta Nafarroako bizikleta bideen sarearekin bat egingo du. Amaiera N-121-A errepide berriaren lanen amaieraren arabera dago, eta errepideko lanak 2009ko ekainean bukatzea espero da.

 

  1. Ibilbidea. Leitzaran.
  • Leitzarango adarraren argiztapenaren bigarren fasea. Aurrekontua: 170.000 €. Tuneletan energia fotovoltaikoz elilkatzen diren balizak jarri dira. Sistema abian da duela hilabete batzuetatik.

 

2008 amaitu aurretik , 13 ekimen berri bost ibilbidetan

  1. Ibilbidea. Donostia-Beasain.
  • Segura-Kortaberria zatia. Luzera: 1,7 km. Aurrekontua: 679.000 €. Azaro hasieran esleituko dira lanak.
  • Kortaberria-Zegama. Luzera: 1,5 km. Aurrekontua: 785.372 €. Azaroaren hasieran esleituko dira lanak.
  • Madurako pasealekuko lotunea (Segura). Luzera: 0,5 km. Aurrekontua: 329.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.
  • Ordizia-Zaldibia. (1. fasea). Luzera: 1 km. Aurrekontua: 900.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.
  • Tolosa-Alegia. Bidezorua hobetzea. Aurrekontua: 600.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.
  • Altzo-Azpi-Alegia zatiaren argiztapena. Aurrekontua: 150.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.
  • Asteasu-Zizurkil zatiaren argiztapena. Aurrekontua: 350.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.
  1. Ibilbidea. Deba bailara.
  • Elgoibar-Maltzaga. Luzera: 2,7 km. Aurrekontua: 1.433.886 €. Azaro hasieran esleituko dira lanak.
  • Oñati-Epele. (1. fasea). 5,3 km. Azaroan aterako da lehiaketara.
  • Bergara (S.Antonio)-Antzuola. Luzera: 3 km. Aurrekontua: 1.022.000 €. Urriaren bukaera aldera aterako da lehiaketara.
  • Eskoriatza-Hilerria. Luzera: 0,4 km. Aurrekontua: 500.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.
  1. Ibilbidea. Urola bailara.
  • Zumarraga-Azkoitia zatia. Bidezorua hobetzea. Aurrekontua: 1 milioi euro. Azaroan aterako da lehiaketara.
  1. Ibilbidea. Bergara-Beasain.
  • Beasain-Salbatore. Luzera: 1,8 km. Aurrekontu aurreikuspena: 800.000 €. Azaroan aterako da lehiaketara.

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter