Atzealdea

ABENIDA-PLAIAUNDI BIDEGORRIA, EGI IZATEKO BIDEAN

Abenida zubia eta Plaiaundi lotuko dituen bidegorria eta oinezkoen bide berria egiteko egitasmoak urrats sendoa eman du aste honetan: proiektua idazteko lana esleitu egin du Eusko Jaurlaritzak, eta hala jakinarazi dio Irungo Udalari. “Berri oso ona da. Urrats garrantzitsua eman da aurki errealitate bihurtzeko”, esan du Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak. Bidegorriak eta oinezkoen pasabideak hiriaren mugikortasun mapa, nahiz ingurumenarena asko hobetuko duela uste du udalak.

Labordak oroitarazi du Abenida-Plaiaundi egitasmoa ez dela isolatua. Izan ere, Hendaia-Irun-Hondarribia ardatzean aurten hainbat aurrerapauso izango direla ohartarazi du, Letxunborro hiribideko bidegorria, edo Ospitaleko biribilgunekoa kasu.

bidegorria

Miguel Angel Paez Garapen Iraunkorrerako ordezkariak, bere aldetik, begi onez ikusi du egitasmoak ingurumen aldetik izan ditzakeen onurak: “Iraunkortasunaren aldetik ere beharrezkoa da egitasmoa. Horrela, Plaiaundiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, era iraunkor batean”.

Iridoy ere ados
Xabier Iridoy Irungo EAJren udal taldeko bozeramaile eta Hirigintza ordezkaria ere pozik agertu da Jaurlaritzak egin dituen urratsekin. Oroitarazi du, hura oposizioan zela, 2013an, Behe Bidasoko hiru udalerriak lortuko zituen proposamena landu eta helarazi ziola Jaurlaritzari, “guk egindako lanak eragina izan duela ikusteak pozten gaitu”. Egitasmoa garatzen denean irundarrek eta edonork naturaz gozatzeko aukera zabalagoa izango dutela uste du Iridoyk, hau da, egitasmoa egitea hiru udalerriak bizikletaz lotzea baino askoz gehiago dela.

 

 

 

http://bidasoa.hitza.eus/2017/03/07/abenida-plaiaundi-bidegorria-egi-izateko-bidean/


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter