Atzealdea

Amute-Jaitzubia bidegorria inauguratu da Hondarribian Ederbidea proiektu mugakidearen barruan

Txirrindularien eta oinezkoen bidea erabilgarri dago jada herritarrentzat, 1,4 kilometroko tartea du eta txirrindularien eta oinezkoen kontaketa-estazio bat izango du, baita totem bat ere erremintekin, gerta daitezkeen matxuretarako. Foru bidegorriak 1,2 milioi euroko kostua izan du.

Martxoaren 4an ireki zen jendearentzat Jaitzubia-Amute bidegorria, Hondarribian, Ederbidea Europako proiektu mugakidearen barruan sartzen dena. Txirrindularien eta oinezkoen bide honek ‒1.385 metro luze‒ lotu egiten ditu Hondarribiko Amute auzoa eta Bidasoa Ospitalerako sarbideko biribilgunea, eta nabarmen hobetuko du Bidasoaldeko txirrindularien mugikortasuna. Bere trazatua paraleloan doa GI-636 eta GI-638 errepideetako ezkerraldetik, eta 1,2 milioi eurokoa izan da bere exekuzio-kostua.

Bidegorri berria txirrindularien eta oinezkoen bide bat da eta 4 metroko zabalera du; beraz, beharrezkoa izan da bi errepideetako marjina zabaltzea eta inguruan dauden erreten txikiak salbatzea. Gainera, txirrindularien eta oinezkoen kontaketa-estazio bat ipini da, egunero neurtuko duena bidegorriaren erabiltzaileen kopurua, txirrindulari nahiz oinezkoena. Bestalde, txirrindularientzat, totem bat jarri da bizikletan izan ditzaketen matxurak konpondu ahal izateko erremintekin.

Bide-zati hau Ederbidea proiektu mugakidearen barruan sartzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak partekatutako proiektu bat da; 9,4 milioi eurokoa da bere guztizko aurrekontua eta % 65eko finantzaketa du FEDER Europako fondoen bitartez.


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter