Atzealdea

ARETXABALETA, ARRASATE, ESKORIATZA ETA OÑATIKO LANTOKIETAN BIZIKLETEN APARKALEKUAK JARTZEKO LAGUNTZA DEIALDIA EGIN DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK

Bizikletak aparkatzeko moduluak doan emango ditu Foru Aldundiak, aipatutako Debagoieneko udalerrietako lantokietan jar daitezen. Jarduera nagusia edo laguntzailea garatzen duten lantokiek, edozein dela ere beraien forma juridikoa, pertsonek nahiz entitateek eska ditzakete laguntza hauek. Eskaera aurkezteko epea 2014ko irailaren 27an amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa bizikletaren erabilera sustatzea da Debagoieneko Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko udalerrietan kokatuta dauden lantokietarako joan-etorriak bizikleta bidez egin daitezen. Horretarako, bizikleten aparkalekuak doan ematea aurreikusten duen laguntza programa bat martxan jarri du.


Hautatutako Debagoieneko udalerriek ezaugarri berezi batzuk dituzte mugikortasunaren ikuspuntutik joan-etorri horiek sustatzeko: ekoizpen zentro eta lantegi ugariz osatutako jarduera ekonomiko handia; bizilekuen eta lantokien artean distantzia motz eta irisgarriak; eta elkarren artean lotura duten bidegorrien sare bat. Horretarako, bizikletak aparkatzeko elementuak edo moduluak (U alderantzikatuak eta teilatupekoak) doan emango ditu Foru Aldundiak, eskualdeko lanlekuetan jar daitezen.

Eskaerak aurkezteko epea  2014ko irailaren 27an amaituko da.

  • Aparkalekuak kokatzean emakumeen espezifikotasunak eta premiak aurreikusi eta kontuan hartu beharko dira.
  • Diru laguntza hauek eskatu ditzakete Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko udalerrietan jarduera nagusia edo laguntzailea garatzen duten lantokiek, edozein dela ere beraien forma juridikoa, pertsonek nahiz entitateek.
  • Onuradunek bizikletak aparkatzeko moduluak jarri beharko dituzte, lantokietan kokatutako lursailetan edo hurbilean dituen titulartasun publikoko lursailetan.
  • Bizikletak aparkatzeko moduluak bi motatakoak dira: U alderantzikatuak zortzi bizikletentzako lau burdin haga dituztenak eta teilatupekoak, hamar bizikletentzat edukiera dutenak.
  • Laguntzaren funtsa, Aldundiak aurrez erositako bizikletak aparkatzeko moduluak doan ematea da, laguntzen deialdi publikoa egin ondoren eskatu eta onuradun suertatzen diren erakunde eta enpresei beren lantokietan jar ditzaten.
  • Deialdi honen bidez doan ematea aurreikusten den aparkalekuen zenbatekoa gehienez 45 alekoa izango da (30 U alderantzikatu motakoak eta 15 teilatupekoak). Aurretikako erosketa horretarako nahikoa eta egokia den 35.000 euroko aurrekontu kreditua dago.


Oharra: Laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurki dezakezue (beheko estekan)


• Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter