Atzealdea
Argitaratu dugu bizikleta bideko segurtasuna sortzen duten faktore, baldintza, praktika eta pertzepzioak aztertzen dituen antropologiako ikerlana
"Segurtasuna bizikletan. Etnografia bat" izenburua duen ikerketa honek aztertzen du Gipuzkoako hiri-txirrindulariek segurtasuna nola hautematen duten. Antropologiatik aztertzen ditu bizikleta bideko segurtasuna sortzen duten faktore, baldintza, praktika eta pertzepzioak.
Lana Miren Urquijo irakasleak zuzendu du (Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailekoa), eta Jone Miren Hernández irakaslearen eta Espazioaren Antropologia ikasgaiko ikasleen laguntza izan du.
FACEBOOK Jarioa
Aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...