Atzealdea
BIZIKLETAREN OINARRIZKO MEKANIKA IKASTAROA
Gurpilartea Elkarteak datorren abenduaren 9,10,11 eta 12-an emakumeei zuzendutako mekanika ikastaroa egingo du. Tailerrak Errenteriako Merkatu Zaharreko balioanitz gelan izango dira, arratsaldeko 18:30-etatik 20:30-etara.
Izen-emate eskaerak honako posta elektronikora bidali: gurpilartea@gmail.com edo 675 705 191 telefonora deitu.
Errenteriako emakumeek lehentasuna izango dute.
Ekintza hau Errenteriako Ingurumen Sailaren laguntzarekin antolatu da.
FACEBOOK Jarioa
Aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...