Atzealdea

DONOSTIA: Udalak bizikletentzako 180 plaza gehiago jarri ditu hondartzen inguruan

dBizi-ko bizikletek 30 guneak erabiltzeko gonbita egiten dute. Hirian zerbitzu ematen duten 110 bizikleta publikoek errotulazio berria dute eta, bertan, "30ak Gozatzera" animatzen dute.

Udarekin batera bizikletaren erabilera handitzen da hirian. Are gehiago, udan bizikleta da donostiarrek gehien erabiltzen duten garraioetako bat hiriko hiru hondartzetako batera joateko. Hori dela eta, Udalak bizikletentzako 180 plaza gehiago jarri ditu Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako inguruetan.

Mugikortasun eta Garrio zinegotzi Pilar Aranak aditzera eman du ekainaren 15etik bizikletak aparkatzeko hainbat aparkaleku gehigarri jarri direla hiriko bost puntutan. Eta puntu horiek hiru hondartzetako inguruetan kokatuta daude. Hortaz, Udalak segidako aparkalekuak jarri ditu Zurriolako hondartzan: Kursaal jauregiaren ondoan, 54 bizikletentzako sei aparkaleku, eta Leizaola pasealekuan beste 27 bizikletentzako hiru aparkaleku. 

Ondarretan beste sei aparkaleku jarri ditu Udalak bi puntutan. Hiru Antiguako tunelaren ondoan daude eta beste hiru Tenisaren ondoan. Gune bakoitzean 27 bizikleta uzteko tokia dago, hau da, guztira 54 bizikletentzako tokia.

Kontxari dagokionez, Mugikortasun departamentuak aurreikusita zuen bost aparkaleku jartzea 45 bizikletentzat Miraflores-eko Markesaren etxartean. Baina aitzitik, bertan hasi behar den obra batek departamentua derrigortu du aparkalekuak jartzeko beste toki bat bilatzera. Eta Mugikortasun departamentua inguruan tokiak aztertzen ari da eta hurren egunetan erabaki bat hartuko du.

Horren harian, Pilar Aranak adierazi du, aparkaleku horiei esker, hain zuzen ere, udarako behin behineko aparkalekuei esker, hondartzetara joaten direnei zerbitzu egokia eman nahi dietela. Hortaz, donostiarrei dei egin die aparkalekuak erabiltzera eta, era berean, esan du inguru horietan bizikleten aparkalekuak hobetzeko neurriak aztertzen ari direla.
 

Gozatu 30ak


Bestalde, Mugikortasun eta Garraio zinegotziak aditzera eman du, departamentuak Gozatu 30ak kanpaina berri bat martxan jarri duela. Eta helburua da, hiritik bizikletan ibiltzen direnak animatzea 30 guneak erabiltzera.

Hortaz, dBizi zerbitzu publikoko 110 bizikleta publikoek errotulazio berria dute eta, bertan, Gozatu 30ak kanpainaren goiburua dute. Helburua da 30 guneen erabilera sustatzea, Udala 2016ko mugikortasunaren astetik aurrera egiten ari den bezala.

2017an Udala 30 guneen sarea handitzen jarraituko du eta Amara auzoko beste lau kale 30 gune izatera pasako dira: Javier de Barkaiztegi, Katalina de Erauso, Amezketarren eta Podavines kaleak.


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter