Atzealdea
DONOSTIAKO HIRITAR MERITUAREN DOMINA JASOKO DU KALAPIE ELKARTEAK
Datorren urtarrilaren 19an, Donostiako Kalapie elkarteak 2008ko Hiritar Merituaren Domina jasoko du.
Udaleko alderdi politikoen bozeramaileen biltzarrak halaxe erabaki du aho batez berriki egindako bilera batean. Domina honen bidez, hiriaren alde lan egiten duten pertsonak eta kolektiboak saritu nahi dira. Kalapieren kasuan, bizikletaren sustapenean eta bidegorrien aldarrikapenean egiten ari den lana azpimarratu nahi izan dute.
Hiriko Domina jasoko duten gainontzeko pertsonak eta erakundeak ondoko hauek dira: Carlos Benito medikua, Lourdes Oñederra hizkuntzalaria, Esklerosi Anizkoitzeko Elkartea eta Verdini Dantza Taldea.
FACEBOOK Jarioa
Aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...