Atzealdea

GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDE PLAN SEKTORIALAREN IDAZTEA, PARTE HARTZEARI IREKIA, ABIATU DA

 

Abiatu da jada parte hartze publikoari irekita dagoen Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren (GBBLPS) erredakzioa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Saila (Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea planifikatzeaz, egiteaz eta kudeatzeaz arduratzen da, eta bizikleta garraiobidetzat bultzatzeko estrategiak asmatzeaz eta garatzeaz) Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala (GBBLPS) idazteko lanean ari da.

Tresna horren bitartez, motorrik gabeko hiriarteko mugikortasuna garatzeko sareak – Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea – lege izaera hartuko du, eta horrek lurralde antolamenduko eta hirigintzako eremuan sartzen utziko dio betiko. Horri esker, lurzoru erreserbak egin ditzake, eta baliabideak ere modu arrazionalagoan erabil, gainerako administrazioekin koordinatuta. Halaber, programatutakoa betetzera behartuko ditu administrazio guztiak, eta, gainera, tokiko eta inguruko lurraldeetako bizikleta sareekin bat egiteko irizpideak ezarriko ditu.

Plana formulatzea Gipuzkoako Foru Aldunkiko Garapen Iraunkorreko Sailari – Ingurumen Zuzendaritza Nagusia– dagokio, berak baititu eskumenak bizikleta-bideen eta bizikletaren alorrean. Plana Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren prozeduraren pean egongo da, horrek ingurumen aldagaia sartzen baitu erabaki-hartzeetan.

GBBLPS-ren Aurrerakin agiriak honako bi atal hauek biltzen ditu: Gipuzkoa osorako Bizikleta Bideen Sarearen lurralde ereduaren proposamena, eta fase horri dagozkion planoak. Lehen hurbilketa gisa ikusten da, eta ez behin betiko proposamentzat. Besteak beste, proposamen hori ezagutarazteko planteatzen da, eta lehen harreman bat sortzeko, Gipuzkoan bizikletadun mugikortasunean inplikatutako agente guztiei informazioa eman eta parte-hartze publikoa eskaintzen zaiela.

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea zera da, Gipuzkoan motorrik gabeko hiriarteko mugikortasuna garatzeko azpiegitura sarea, eta helburu nagusi bat du: eguneroko joanetorrietarako eta aisia-turismorako bizikleta erabiltzen duten bizikleta-erabiltzaileei zerbitzu ematea, eta berdin oinezkoei ere, koexistentzia eta segregazio irtenbide batzuen bidez.


Uztailean zehar, hainbat parte hartze bilkura egin dira Gipuzkoa osoko 60 udal-ordezkari, elkarte eta tokiko erakunderekin. Ekarpen asko eta interesgarri ugari jaso dira horietan. Halaber, herritarrei parte artzea ireki da orain.

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren (GBBLPS) aurrerapen dokumentua http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/viasciclistas/eu/index.html helbidean dago irakurgai. Bertan, iradokizunak eman daitezke, eta baita Ingurugiro saileko zuzendaritza nagusian ere (Gipuzkoa z/g; beheko solairua), goizeko bederatizetatik ordubiak arte. Iradokizunak aurkezteko epea bi hilabeteren buruan amaituko da.


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter