Atzealdea

GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN KONTSEILUA ERATU DA

Gipuzkoak badu dagoeneko Bizikletaren Kontseilua. Bizikletari buruzko gaien eta bizikletaren mugikortasun kontuen inguruko aholkularitza organo gorena izango da Gipuzkoan.

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseilua osatu da. Bizikletaren alorreko organo gorena izango da Gipuzkoan eta bere zeregina, besteak beste, bizikletaren mugikortasunarekin zerikusia duten arautegi aurreproiektuei, planei eta proiektuei buruzko proposamenak egitea izango da, bere ekimenez nahiz erakundeek eskatuta.

Halaber, hezkuntzako neurriak proposatuko ditu, bizikletaren erabilerari buruz eta bizikleta erabiltzeak dauzkan balioei buruz Gipuzkoako gizartea informatzeko, jakinaren gainean jartzeko, bideratzeko eta sentsibilizatzeko. Era berean, herritarren parte hartzea sustatuko du bizikleten mugikortasunaren alorrean.


NORK OSATZEN DU KONTSEILUA?

  • Batzar Nagusiak
  • Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako eskualdeak
  • Donostiako bizikletaren behatokia
  • Sindikatuak
  • EHU
  • Hiriko bizikletaren mugikortasunarekin, oinezkoen mugikortasunarekin eta ingurumena babestearekin zerikusia duten elkarteak
  • Kontseiluaren lehendakaria Carlos Ormazabal, Garapen iraunkorreko diputatua izango da eta lehendakariordea, Javier Zarraonandia, Ingurumen zuzendaria. Kontseilua hogeita hamar kide inguruk osatzen dute. Horrela, gizartearen ordezkaritza zabal bat lortu nahi da.


Bizikletaren Kontseilua partaidetza eraginkorreko organo izateko sortu da, bere eskumenaren esparruan paper aktiboa izango du, eta Gipuzkoako gizartean dauden iritzi eta sentsibilitate guztiak hartuko ditu kontuan.

Gutxienez urtean bi aldiz elkartuko da, eta, horrez gain, egokitzat jotzen den guztietan, ohiko bileran eta lehendakariak egindako deialdiari jarraituz.


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter