Atzealdea

HORRELA ERABILTZEN DITUGU GURE BIDEGORRIAK: ASTIGARRAGA-MARTUTENE

Gipuzkoako Bide Ziklisten Behatokiak, 2009ko azaroan eta abenduan asfalto gorrian bertan 430 erabiltzaileri inkesta bat egin zien, bidegorriei ematen diegun erabilera jakiteko asmoz. Galdeketa ondoko bost bidegorrietan egin zen: Astigarraga-Martutene (Donostia), Tolosa-Alegia, Azpeitia-Azkoitia, Zizurkil-Asteasu eta Legazpi-Zumarraga. Orain, Astigarraga-Martutene bideko datuak aztertuko ditugu.

Aipatu bide hau nola eta zergatik erabiltzen dugun jakiteko hiru galdera egin zitzaien erabiltzaileei: Zein da zure arrazoi nagusia bidegorri hau erabiltzeko?, zenbateko maiztasunaz erabiltzen duzu?, bidegorririk ez balego, nola egingo zenuke bidea?

ONDORIOAK

Bide honek Astigarrako herri kaskoa eta Donostiako Martutene auzoa lotzen ditu. 1,2 kilometroko luzera dauka eta 900 erabiltzaile baino gehiagok erabili zuten azaroa eta abendua bitartean. Hiriburuko barne sarearekin lotura egiteke dago eta baita Martuteneko tren-geltokiarekin ere.

  • Lanegunetan bide hau bataz beste erabili zuten 300 ziklisten %59ak "behartuta" egin zuen, hau da, lanera joateko (%34) edo ikasketak direla-eta (%25); berriz, %22ak mandatuak eta erosketak egiteko erabili zuen eta gainontzeko %19ak kirola egiteko edo paseatzeko.
  • Egunero bide hau erabili zuten 600 oinezkoen %21ak lanera joateko erabili zuten; %20ak erosketak eta mandatuak egiteko eta gainontzeko %57ak paseatzeko.
  • Bide honen erabiltzaileen %25ak autoa erabiltzeari utzi zion. Txirrindularien kasuan, autoa erabiltzeari utzi ziotenak gehiago dira: %36. Lanera joateko bizikleta erabiltzen dutenen artean berriz, are nabarmenagoa da: %52ak utzi zion autoa erabiltzeari.
  • Erabiltzaileen %91ak gutxienez astean behin erabili zuen bide hau eta %63ak astean hiru egunetik gora.

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter