Atzealdea

HORRELA ERABILTZEN DITUGU GURE BIDEGORRIAK: LEGAZPI-ZUMARRAGA

Gipuzkoako Bide Ziklisten Behatokiak, 2009ko azaroan eta abenduan asfalto gorrian bertan 430 erabiltzaileri egindako inkesta baten arabera, bidaien kopuru esanguratsu bat lan kontuengatik egiten da, aisialdirako zein paseatzeko funtzio eta erabileratik harago. Galdeketa ondoko bost bidegorrietan egin zen: Astigarraga-Martutene (Donostia), Tolosa-Alegia, Azpeitia-Azkoitia, Zizurkil-Asteasu eta Legazpi-Zumarraga. Azken honen datuak aztertuko ditugu lehenik eta behin.

Legazpi-Zumarraga bidegorria nola eta zergatik erabiltzen dugun jakiteko hiru galdera egin zitzaien erabiltzaileei: Zein da zure arrazoi nagusia bidegorri hau erabiltzeko?, zenbateko maiztasunaz erabiltzen duzu?, bidegorririk ez balego, nola egingo zenuke bidea?

ONDORIOAK

  • Egunero bide hau erabiltzen duten 100 ziklisten % 53ak lanera joateko erabiltzen du, % 7ak bestelako egitekoak burutzeko eta gainontzeko %40ak, aisialdirako edo ariketa fisikoa egiteko.
  • Egunero bide hau erabiltzen duten 740 oinezkoen % 5ak lan kontuengatik erabiltzen du, % 10ak erosketak edota bestelako zereginak burutzeko eta gainontzeko % 85ak paseatzeko edo ariketa fisikoa egiteko.
  • Lanera joateko bide hau erabiltzen duten txirrindularien % 88ak autoa erabiltzeari uzten dio bizikletan mugitzen denean eta %12ak garraio publikoa.
  • Erabiltzaileen %96ak gutxienez astean behin erabiltzen du bide hau eta %53ak astean hiru egunetik gora.


BIDEA

Hiru kilometroko luzera duen bide hau 840 pertsonek erabiltzen dute bataz beste. Legazpin industrialdearen hasierarekin konektatzen du. Egiteke dago hirigunearekin lotura. Legazpik aurreikusia du hirigunean zeharreko bide ziklista sare bat egitea. Zumarragan berriz, trenbidearen geltokiarekin lotura egiteke dago. Honek intermodalitatea erraztuko luke.


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter