Atzealdea

HORRELA ERABILTZEN DITUGU GURE BIDEGORRIAK: TOLOSA-ALEGIA

Gipuzkoako Bide Ziklisten Behatokiak, 2009ko azaroan eta abenduan asfalto gorrian bertan 430 erabiltzaileri inkesta bat egin zien, bidegorriei ematen diegun erabilera jakiteko asmoz. Galdeketa ondoko bost bidegorrietan egin zen: Astigarraga-Martutene (Donostia), Tolosa-Alegia, Azpeitia-Azkoitia, Zizurkil-Asteasu eta Legazpi-Zumarraga. Orain, Tolosa-Alegia bideko datuak aztertuko ditugu.

Aipatu hiru hau nola eta zergatik erabiltzen dugun jakiteko hiru galdera egin zitzaien erabiltzaileei: Zein da zure arrazoi nagusia bidegorri hau erabiltzeko?, zenbateko maiztasunaz erabiltzen duzu?, bidegorririk ez balego, nola egingo zenuke bidea?

ONDORIOAK

Tolosako Usabaleko kirolgunea eta Alegiako hiri-kaskoa lotzen ditu 4 kilometroko bide honek. Eguneko 700etik gora erabiltzaile ditu bataz beste. Aipatu beharra dago inkesta egin zenean lanetan zebiltzala bide honetan, hortaz, erabiltzaile kopurua murritzagoa izan zela ondoriozta dezakegu.

  • Azaroan eta abenduan egunero bide hau erabili zuten 185 ziklisten %14ak lanera joateko egin zuen, % 3ak bestelako egitekoak burutzeko eta gainontzeko %83ak aisialdirako edo ariketa fisikoa egiteko.
  • Egunero bide hau erabili zuten 554 oinezkoen % 98ak paseatzeko edo ariketa fisikoa egiteko erabili zuen.
  • Lanera joateko bide hau erabiltzen duten txirrindularien %75ak autoa erabiltzeari uzten dio bizikletan mugitzen denean eta %25ak garraio publikoa erabiliko luke bide hau existituko ez balitz.
  • Erabiltzaileen %93ak gutxienez astean behin erabiltzen du bide hau eta %59ak astean hiru egunetik gora.

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter